Gaur, hilak 31, hasiko da Bizkaiko Eskolarteko Txapelketea

Bizkaie! 2025-03-31 09:44   Bertsolaritzea

Lehenengo saioa Galdakaon izango da, 17:00etatik Aurrera.

Aurreko edizinoetan lez, Bizkaiko Eskolarteko Txapelketeak bat-batekoa ta idatzizkoa izango ditu. Ondorengo asteetan jokatuko dira kanporaketak eta maiatzaren 31n izango dira finalak, Iurretan. Aurten parte-hartzaile gehiagok emon dabenez izena, bat-bateko txapelketak, hiru kanporaketa beharrean lau izango ditu.

Bat-bateko txapelketea

Bizkaiko eskolarteko bat-bateko txapelketea gaur, martiak 31, hasiko da Galdakaoko Eguzkibegi Ikastolan, 17:00etatik aurrera.

Lau kanporaketa jokatuko dira, guztira:

  • Martiak 31: Galdakaon, Eguzkibegi Ikastolan, 17:00etan. Parte-hartzaileak: Amaiur Betanzos, Beñat Enbeita, Garazi Uriarte, Irati Gallastegi, Kelmene Abaitua eta Unai Aldana.
  • Apirilak 2: Gordexolan, kultur etxean, 17:00etan. Parte-hartzaileak: Adur Lopez, Aimar Marcos, Aretx Iruskieta, Ekhi Zuluaga, Enara Gallastegi, Helene Yerga, Izaro Pagalday eta Nora Prellezo.
  • Apirilak 7: Igorren, Lasarte Aretoan, 17:00etan. Parte-hartzaileak: Aiala Irurtia, Amaia Gallastegi, Emile Zabala, Iradi Barrenetxea, Iraia Lauzirika, June Legarretan eta Oskar Joseba de Rueda.
  • Apirilak 9: Durangon, Kurutziaga Ikastolan, 17:00etan. Parte-hartzaileak: Aner Goikoetxea, Haizea Rotaetxe, Jon Abasolo, Maddi Aurtenetxe, Malen Ibarzabal, Maren Armendia, Naia Zelaia eta Naroa Iturrioz.
  • 2024-05: eskolartekoa Igorren.

18 urtetik beherako bertsolari bizkaitarrek parte hartu ahal izango dabe Bizkaiko Eskolartekoan. Saioak zati bi izango ditu eta bertsolari guztiek egin beharreko ariketak ondokoak izango dira:

  • Lau oinak emonda bertso bat zortziko txikian.
  • Berbea emonda bertso bat, gehienez, hamarreko handian.
  • Ofiziotan bina bertso zortziko txikian.

Bigarren atalera lau bertsolarik egingo dabe aurrera eta horreek ariketa honeek kantau beharko ditue:

  • Ofiziotan zortziko handian bina bertso.
  • Ganbarako lana: bakarka, gehienez, 10eko handian gai bati erantzunez.


Idatzizko Sariketea

Idatzizko txapelketea martxan dago Bizkaiko ikastetxe eta eskualdeetan. Kanporaketa horreetatik sailkatutako ikasleek idatzizko finalean parte hartzeko aukerea izango dabe.

2024-05-25 Arrigorriaga.

Finalak Iurretan

Aurten egun bitan egingo dira idatzizkoaren finalak, biak Iurretako frontoian:

  • Maiatzak 30ean arratsaldez, LH5eko eta LH6ko finalak izango dira. Ostean gazteei zuzendutako bertso saioa be egingo da.
  • Maiatzak 31n, goizez, DBHko eta Batxilergoko finalak izango dira. Ostean, bat-bateko finalera sailkatutako 8 bertsolariek kantauko dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu