12+1. Lekuek, Capsula, Dupla, Christina Rosenvinge, Silitia...

Bizkaie! 2025-03-28 08:20   Musikea

Apirilaren 9tik 13ra, musika astegoiena, zuzenean 25 banda baino gehiago.

Badator ikusminez eta pasino handiz jaso nahi dogun astegoiena. Hainbat personen dedikazinoari esker jatorku Lekuek 12+1. Taldean atondutakoa, aukera ugari eta zabala proponidu deuskue edozei edade eta publikoaren gozamenerako.

Apirilaren 9an, eguaztenean, Lizeo Antzokian 19:00retan, Itoiz udako sesioak dokumentala izango da festibalari hasierea emongo deutsona.

Apirilak 10ean, eguenean, Txupinazoa (18:55) jaurtiko dabe Urdaibai Kantagunearen eskutik, 20. urteurrena bete dauen alkarteari egokitu jako aurten festibalari hasierea emoteko txupina botatea. Aurton, pasilekuan egingo da eta Segundo Olaeta banda sinfonikoa ibiliko da urtero legez, horretarako jarriko daben karpan.

Gaua heltzear dagoala, Capsula taldeak Iparragirre Rock Alkarteko aretoan joko dau (20:00). Rock, psikodelia eta garagea ondo baino buztartzen dituan taldea da Capsula, oso ezagunak Euskal Herriko eszenan eta gogotsu gagoz kontzertua ikusteko.

Apirilaren 11n, barikuan, Borja Iglesiasen CODA liburuaren aurkezpena izango da Kult Parnasoan (18:30), sano berezia izango da, bertan musikari ugari batuko baitira liburuaren pasarteak musiketak asmoz, besteak beste, Elle Belga, Mikel Zudaire eta Joaquin Pascual. Benetan ez galtzekoa izango dan momentua.

Bigarren gauari hasierea ezin hobea emoteko, Christina Rosenvingek kantauko dau Lizeo Antzokian (20:00). Edizino honetako kontzertu potoloena izango da, oso ezaguna dan artista honek bere azken diskoa aurkeztuko dau.

Aldi berean, ondoko taldeek joko dabe Kult Parnasoan(20:30), Ramada Inn eta Izukari.

Kontzertu honeek guztak tabernetan harrapatzen bazaitue, Garratz taldeak Aterpe Tabernan (20:00) joko dau bere Punk Rocka arina.

Edozeinentzako proposamenak izatea da Lekuek Festibalaren premisa eta Noverek Neguetxean, Tango eta Milonga Show (20:00) bat egongo da Gabriel Gonzalez eta Hegoa Ibaizeta jantzarien eskutik. Zeppelin taberneak ez dau kanpoan geratu nahi izan eta betiko moduan geugaz batera parte hartu dau, Agur (21:30) taldeak bertan emongo dauen kontzertuaga.

Azken buruan, Astra izango da erdigunea. Silitia, Tarisko eta Bombadil Sound Systema (22:30) eta L ́mentos taberneak Dj set (23:00) bat montauko dau jantzan jarraitzeko.

Apirilaren 12an, zapatuan, egunari hasierea emoteko eta biharamona kentzeko Broken Brothers Brass Band taldea kalejiran ibiliko da herriko kaleetan (13:00). Pintxo pare bat jan ostean, MiBuenaventura taldearen txandea izango da Alai Tabernan (16:00), fusino euskal-kolonbiarragaz, gorputza mobiduteko aproposa. Aldi berean, Noverek Neguetxean Vito Cacciapaglia, Unzu eta Ani ibiliko dira doinuak nahasten bere DJ set berezian, bermuta edo dana dalakoa hartzeko momentu aproposa (16:00).

Arrano tabernan Antxon Sagardui eta Elsa Kbless izango dira arratsaldea animetako (17:00).

Ipar Tabernako terrazan Old time spooks taldearen kontzertuaz (19:30) gozau ahal izango da ogitarteko bat jaten dogun bitartean. Irrintzi tabernan Dj Antimeta ibiliko da bere diskoak jarten (21:00).

Gaueko kontzertuakaz hasteko, PI.L.T. (21:00) taldea izango da Iparragirre Rock Alkartean bere azken diskoa aurkezten.

Bigarren gauari amaierea emoteko, Astran Ganibet eta Dupla taldeak entzuteko aukerea egongo da (21:30).

Gaua, gorputza astintzen, mobiduten segiduteko, Dj Etxekoi eta Dj Hmndik etxera ibiliko dira musikea jarten.

Tabernetan bazagoz L ́mentos tabernan Dj Set bat dabe zuretzako prest (23:00).

Apirilak 13an, domekan, programazinoan ez da etenik izango eta gogo handiz hartuko dogu musikea barriro. Lehenengo umeentzako musika tailerra egongo da Astran, Kalapitakaren eskutik (12:00). Aldi berean, pasilekuan (12:00) Disko eta Arte azokea egongo da, 15 postu baino gahiago datoz oingo urtean Bilbotik eta eskualde guztitik. Bitartean, Swing jantza taldea (13:00) herriko kaleak alaituz ibiliko da euren estilo pozgarri eta dibertigarriagaz. Pasilekuko azokea berotzeko White Carters (14:00) taldeak Funky erritmoak joko ditu martxea galdu ez daigun. Aterpe Taberneak Jaimones taldearen kontzertua eta NK-PassBassen jantza ikuskizuna (16:00) izango dau bere terrazan. Moura talde galiziarra eta Chulería, Joder! taldeen txandea izango da Kult Parnasoan festibalari amaierea emonaz. Ez eizue ezer galdu! Danak merezidu baitau! Aukeratu zeure abenturea eta zatoz Lekuek egitera!

Informazino gehiago eta sarrerak (Banakako sarrerak eta bonoak, 30 euroan) Astran eta www.gernikakolekuek.com webgunean erosi daitekez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu