Adimen artifiziala eta bertsolaritzea, Hitzetik Hortzeran

Bizkaie! 2025-03-27 13:24   Bertsolaritzea

Aitzol Astigarraga eta Jon Abrilegaz adimen artifiziala izango dabe aztergai. 

Adimen artifizialaren gorabeherak edonon entzuten doguzan sasoian, Hitzetik Hortzeran be gaiari heldu nahi izan deutse. Elhuyarren egoitzara egin dabe bisitea eta bertan batu dira Mirari Martiarena, Jon Abril Elhuyarko koordinatzaile nagusia eta Aitzol Astigarraga ORAIko koordinatzailea.

Barriketaldian adimen artifizialaren aukerei buruz egingo dabe berba, baita adimen artifizialak euskeraz jakitearen garrantziaz be. Gurera ekarrita, bertsolaritzan izan leiken eraginaren ganekoak be jorratuko ditue, besteak beste, bertsogintzearen gizarteratzea, zabaltzea eta transmisinoa, baita, Bertsozale Alkarteak eta Elhuyarrek martxan daben alkarlanari buruz be, adimen artifizialaren aurrean sortu daitekezan abaguneen aurrean alkarlanean jarduteko.

Bestalde, bertsoari eta txapelketei buruz be berba hitz egingo dabe, izan be, epaile lanetan ibilitakoak dira, bai Astigarraga, baita Abril be eta gaur gaurkoz, ezinezkoa ikusten dabe adimen artifizialak bertsolari bati bertsotan irabaztea, ez eta epaile lanak ondo egitea be.

Lekeitioko eta Hondarribiko saioak

Bizkaiko eta Gipuzkoako kostako herrietan izango da aste honetan Hitzetik Hortzera. Lekeition, Erreka haizea izenburuko bertso-saio literarioan Sonia Gonzalez idazlearen esanetara kantau eben Aissa Intxausti eta Ane Labaka bertsolariek.

Hondarribian, barriz, bertso mendaria atondu eban Jaizkibel Konpainiak. Ainhoa Aranburuk gidatutako saioan, bertsotan egin eben Aner Peritzek eta Maialen Lujanbiok.

Hitzetik Hortzera: martiaren 29an, 21:00etan, ETB1en.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu