Aitor Huergok 'Ganbarako Doinuak' eskainiko ditu Bilbon
2025-03-27 10:11 MusikeaApirilaren 9an, iluntzeko 20:00etan Bilboko Bira Kultur Gunean izango da.

Kantautore, trobadore edo juglar... Aitor Huergoren melodiek eta berauek jazteko darabilzan soinuek badabe gaurkotasuna eta, era berean, betidanik gure imaginario sonoroan egon daitekezan doinuen izakerea.
Gaurkotasunean zein tradizinoan elikatutako doinuak abesten etorriko Aitor Huergo, Ganbarako Doinuak izeneko diskoa aurkeztuz. Aurreko lanaga konparauta, bestelako soinuz inguratuko ditu bere berbak eta doinuak; eta horretarako Itxaso Díezen bibolinaren bibrazinoak, Aitor Erkiziaren klarinetearen feelinga eta Irati Majoralen flautearen goxotasuna, izango ditu lagun.
Kantuetan ikuspuntu personalak zein gai unibersalak jorratzen ditu eta, esangura horretan, Huergoren melodiek auzoa, sustraiak, heriotzea eta agurra lako gaiak ditue ardatz.
Bilboko kontzerturako aurreko lanetan grabautako kantuez gan, abesti barriren bat be entzuteko aukerea izango da, formato honetan lehenengo aldiz.
Zuzenekoei jagokenez, apirilaren 9an, iluntzeko 20:00etan Bilboko Bira Kultur Gunean izango da Aitor Huergoren Ganbarako Doinuak izeneko proiektoa entzun, ikusi eta sentidutek aukerea.
Sartzeko sarrerarik ez da aurreikusi baina borondatezko dohaintzea egin ahal izango da. Dana dala, aldez aurretik erreserbau gura izan ezkero, egin eskabidea ondoko helbidean: aitorhuergo@gmail.com.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!