Hasi dira herrialdeetako Eskolartekoak
2025-03-27 08:58 BertsolaritzeaMartitik bagilera arte herrialde guztietan egingo dira.

Udabarriaren atarian hasten dira lehenengo Eskolarteko saioak eta urtaro osoan izango da gazteak bertsotan entzuteko aukerea. Bertsozale Alkarteak eta Ikastolen Alkarteak alkarregaz atontzen daben ekimen horrek gaztetxoei jentaurrean bat-batean jarduteko aukerea emoten deutse eta, horrezaz gan, hartu-emonak egiteko, gazteak bertsozaletzeko eta antolakuntza lanetan ardurak hartzen hasteko izaten da Eskolartekoa.
Gipuzkoa izan da Eskolartekoari ekin deutson lehenengo herrialdea, izan be, jokatu dira kanporaketak Errezilen, Aretxabaletan, Amasan eta Aizarnazabalen. Finala Azpeitian izango da, apirilaren 4an, Elikagunean.
Nafarroan barikuan izango dira kanporaketak, martiaren 28an, Doneztebeko Herrigunean eta Iruñeko Zaldiko Maldiko Alkartean. Finala apirilaren 11n izango da Pikuxarren, Irurtzunen.
Hurrengo astelehenean hasiko dira bizkaitarrak Eskolartekoagaz. Martiaren 31n, apirilaren 2an, 7an eta 9an jokatuko dira kanporaketak, Galdakaon, Gordexolan, Igorren eta Durangon, hurranez hurran. Aurton, barrikuntzea da idatzizko finala egun bitan izango dala: maiatzaren 30ean izango da Lehen Hezkuntzako 6. mailakoen finala eta maiatzaren 31n nagusiagoena. Bat-bateko finala be martiaren 31n izango da, biak Iurretan.
Maiatzera arte itxaron beharko dabe arabarrek. Kanporaketak maiatzaren 8an, 9an eta 16an izango dira, Aramaion, Gasteizen eta Kanpezun. Finala maiatzaren 24an jokatuko da, Aramaioko Kultur Etxean, 19:00retan. Txikien saioa be egun berean izango da.
Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako gazteek maiatzaren 24an izango dabe sailkatze saioa, Baigorrin. Finala, barriz, bagilaren 7an jokatuko da Itsasun.
Herrialde bakotxetik sailkatutako gazteek Euskal Herriko finala jokatuko dabe: bagilaren 14an, Arantzan (Nafarroa).
Finalak |
Eguna eta lekua |
Araba: | Maiatzak 24, Aramaio. |
Bizkaia: | Maiatzak 31, Iurreta. |
Gipuzkoa: | Apirilak 4, Azpeitia. |
Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa: | Bagilak 7, Itsasu. |
Nafarroa: | Apirilak 11, Irurtzun. |
Euskal Herria: | Bagilak 14, Arantza. |
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!