Hirugarren single honetan erritmo lasai eta pisutsuagoak igarten dira
2025-03-26 10:23 MusikeaBideoa Fandro izeneko personaia baten ingurukoa da.

Azken Oroigarria eta Arrakasta abestien ondoren dator taldearen izen bera hartuko dauen Eskafandra abestia. Iraunpen luzeko lana kaleratu aurretik plazaratuko daben hirugarren single honetan erritmo lasai eta pisutsuagoak igarten dira. Gune abisalean argi brintzarik ez da sartzen eta berton sortzen diran melodia ilunenetatik ur azaleko doinu argiagoetara igoteko ahalegina dago. Izan be, gaur egungo gizartean ezartzen jakuzan zorionasunerako bide arrotz eta behartuen existentziaz jaubetu eta berauei bizkarra emoteko ahalegin bat bezela laburtu daiteke abestiaren funtsa.
Orain be abestia bideo bategaz plazaratuko da, Beñat Goiaren gidaritzapean. Bideoa Fandro izeneko personaia baten ingurukoa da. Eskafandra buzoa daroan izakia, alienatua sentiduten da; gizartearen barruan ez dago eroso, ezbardina sentiduten da. Hori dala eta, gaur egun modan dagozan tendentziak imitauko ditu gizartean onartua izateko baina gero eta gehiago saiatu arren, helburua gero eta urrunago ikusiko dau. Azkenik, uri arrotz eta kaotikoan topauko dau lekua.
Eskafranda
- Musikea: Joseba Iturraspe eta Iban Durruti.
- Hitzak: Joseba Iturraspe.
- Grabaketea: Josu Erviti eta Iban Durruti.
- Produkzinoa eta nahasketak: Iban Durruti.
- Masterra: Victor García (Ultramarinos).
- Bideo zuzendaritzea: Ekaitz Bertiz eta Beñat Goia.
- Argazki zuzendaritzea: Beñar Goia.
- Arte zuzendaritza-jantzigelea: Nahia Beroiz.
- Kamera laguntzailea & kolorea: Jon Corres.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!