Gorka Urbizuk emongo deutso amaierea Loraldia Festibalari

Bizkaie! 2025-03-26 09:00   Musikea

Kontzerturako sarrerak egunean bertan agortu ziran.

XI. Loraldia Festibalari amaierea emoteko Gorka Urbizuk kontzertu berezia eskainiko dau. Hamarkada bat baino gehiago euskal kulturearen alde lanean ibili dan festibalak, aurton be, publikoaren erantzun bikaina jaso dau.

Kontzertuak euskal musikearen eta kulturearen zale guztientzat hitzordu berezia eskainiko dau, festibalari amaiera bikaina emonez.

Gorka Urbizu

Gorka Urbizu Ruiz (Lekunberri, 1977) musikari, konpositore eta produktore euskalduna da. Berri Txarrak taldeko abeslari eta gitarrista izandakoa, 2024ko urtarrilean kaleratu eban Hasiera bat izeneko bakarkako lehen diskoa. Lan horrek hamar kantu batzen ditu: Maitasun bat, Teoria bat, Tren bat, Toki bat, Janela bat, Kolore bat, Lilura bat, Etxe bat, Sute bat eta Besterik ez.

Diskoa Jordi Matasek produzidu dau. Kantuak biluztasun osoz aurkezten dira, edertasun gordina eta emozino sakonak nabarmenduz. Urbizuren sormen lan horrek aldaketearen aldeko aldarria eta batzeko konbita egiten dau, entzuleari hausnarketarako eta emozinorako espazioa eskainiz.

Ekitaldia

  • Eguna: martiak 30, domeka.
  • Lekua: Arriaga Antzokia.
  • Ordua: 19:00etan.
  • Iraupena: 90 minutu.
  • Sarrerak agortuta.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu