Soinua guztiz erabarritu dau Oarsoaldeko Hostoak taldeak
2025-03-25 13:25 MusikeaTaldea oso indartsu dator.

Betiko helburuari eutsiz baina esangura eta oihartzun bereziagaz. Aurreko disko konzeptualak, Hermann Hessen Estepako Otsoa iluntasuna ekarri baeban, Olmo Cascallarren etenbako soinu esplorazinoek eta sorkuntzeari bide emoteko beharrak eragin dau 12 abestiz osotutako lan barri hau kaleratzea. Azkarragoa, krudelagoa...
Erritmoek, zortzi sokako gitarrek, loopek, sintetizagailu eta sanplerrek taldearen soinua guztiz eraldatzea ekarri dabe. Iluntasunetik argitasunera datoz esan beharrekoak esan eta entzunak izateko, euskera hutsean aldarrikapen bezela hartuz azken urteetan euskal rocka eta metal musikearen bakantzearen aurrean.
Zigor Garrok produzidutako bideoak be ezin ahaztu, horreetako bat Airean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!