60. Jazzaldiak 6 kontzertu izango ditu Chillida Lekun

Bizkaie! 2025-03-25 12:34   Musikea

Horreen artean estreinaldi bi, 19 eta 20koak, nabarmendu daitekez, aire zabalean, museoaren zelaietan



Donostiako Jazzaldiak, 60. edizinoa ospatzeko, eutsi eta indartu egingo dau bere programazinoa Chillida Lekun. Holan, joandako denporetan hain emoitza onak izan dituan lankidetzeak jarraitu egingo dau museoaren eta Jazzaldiaren artean, artea eta naturea buztartzen diran ingurune parebako honetan kontzertuen programazino bikaina eskaintzeko.

Danetara, sei kontzertu izango dira bertan eta horreen artean estreinaldi bi nabarmendu daitekez, aire zabalean, museoaren zelaietan:

  • Garagarrilaren 19an, Bascolombiaren kontzertua izango da, Oreka TX euskal taldea eta Phonoclórica kolonbiar taldea batu ondoren eratua.
  • Garagarilaren 20an, Iñaki Salvador eta Marco Mezquida pianisa handiek Dichosos tributos proposamena aurkeztuko dabe.
  • Garagarrilaren 26an, Lew Tabackin flautistea eta saxofoi tenor handiaren laukotea.
  • Garagarrilaren 25ean, Chillida Lekuko kontzertuen eskaintzea osotzeko, Txikijazz programazinoaren barruan, Claire Martin abeslari britainiarra.
  • Garagarrilaren 26an, Arima Soul euskal taldea.
  • Garagarrilaren 27an, Jordina Millà & Barry Guy pianista eta kontrabajuaren txandea izango da.

Galarretan egongo da aparkalekua ibilgailu pribatuetarako eta autobus bat be egongo da, doban, Galarretatik museora, garagarrilaren 19, 20, 25 eta 26ko kontzertuetarako (azken egun horretan goizez baino ez)

Informazino gehiago eta sarrerak www.jazzaldia.eus eta www.museochillidaleku.com webguneetan.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu