Arlobiko 'Bardoak' taldeak irabazi dau azken finalerdia
2025-03-24 08:10 BertsolaritzeaArlobiko Bardoak taldean Aitor Jimenezek, Manu Bendalak, Irati Andak eta Gari Sarriugartek kantau dabe.

Arabako bertso Kuadrillartekoko bigarren faseko azken saioa izan da Gillernan jokatutako 4. finalerdia. Goizean Gasteizko Gorringo eta Zuia-Urkabustaizko Arlobiko bardoak ibili dira kantuan, arratsaldean Gasteizko Errexala eta Aramaioko Aramaixoko taluek ibili dira norgehigoka. Arlobiko Bardoak nagusitu dira lehen saioan eta Aramaixoko Taluek arratsaldekoan, eta bi horreen arteko azken dueluan Arlobikoak izan dira irabazle. Beraz Arlobiko Bardoak taldea izango da apirilaren 5ean jokatuko dan finaleko 4. partaidea.
Arlobiko Bardoak taldea.
Kuadrilla artekoa, bertso eskolen artekoa, herriko eta eskualdeko taldeen artekoa da, lagun artekoa. Azken finalerdia, Gillernako alkartea lepo eta umore ederrean joan da. Lau talderen artekoa jokoan, finalera 4 talde horreetatik azken sailkatua zein izango zan argitzeko lehian.
Goizean Gasteizko Gorringo eta eskualdean bertako Arlobiko Bardoak taldeen artekoa jokatu da eta bardoek egin dabe aurrera. Kantau daben Gorringo taldeko kideak hurrengoak izan dira Unai Anda, Aroa Arrizubieta, Maddi Agirre, Eukene De los Aires, Samuel Rodriguez eta Maddi Sarasua; eta Arlobiko bardoak taldean Aitor Jimenez, Manu Bendala, Irati Anda eta Gari Sarriugarte aritu dira kantuan.
Bazkalosteko saioan Gasteizko Errexala taldekoak ibili dira, mikro aurrean Ainara Balantzategi, Kerman Lopez De la Calle, Inaxio Trojaola, Marta De Pedis, Oier Celaya, Iker Quintana, Xabier Morales eta Koldo Camón. Aramaixoko taluek taldean Peru Abarrategi, Andere Arriolabengoa, Txomin Abarrategi, Anitz Abarrategi, Hegoi Azkarate eta Sabin Abarrategi. Bigarrenak izan dira epaileen aldetik puntu gehien jaso dauen taldea.
Bigarren saioren ostean irabazle bien arteko duelua izan da, puntuka eta ipuina osotzen. Azken ariketa bi horreetan puntu gehin pilotu dauen taldea Arlobiko Bardoak izan da eta beraz 4. finalerdiko irabazle eta finala osotuta geratu da.
Gai-jartzaile lanak Olatz Santocildeak egin ditu goizeko saioan da eta arratsaldeko saioan, barriz, Olatz Bayer, biak urkabustaiztarrak Arlobiko Bardoak taldekoak. Saioak 5 epailek epaituak izan dira: Arlobiko Bardoak taldeko Endika Jimenez, Gorringo taldeko Peio Ormazabal, Errexala taldeko Juan Altuna, Aramaixoko Taluek taldeko Mikel Ruiz de Azua eta Arabako Bertsozale Alkartearen izenean Patxi Aizpurua.
Talde bakotxaren agur kolektiboaren ondoren, bertsolariek hainbat ariketa kolektibotan parte hartu dabe: atzekoak aurrekoari, ofiziotan 8ko txikian, 4 oinak, potokumeak, asmakizunak koplaka eta puntuka librean. Dueluan 3na puntu erantzun egin behar izan ditue eta zortziko handian 3 boltsatatik ataratako personaia, kokalekua/kontestua eta objektuagaz ipuin bat osotu behar izan dabe taldeko hiru kideren artean.
Finala apirilaren 5ean jokatuko da Gasteizen
Epaimahaiak erabagita Arlobiko Bardoak taldea finalean izango da; eta beraz finalean Lautadako 4gara, Gasteizeko Pinto pintto, Aiaraldeko Altubepekoak eta Gorbeialdeko Arlobiko bardoak batuko dira.
Sarrerak hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!