8AD taldeak single barria dakar: 'Idus de Enero'
2025-03-21 07:53 MusikeaJesús Antúnez (Doverreko kide izandakoa) oso indartsu dabil.

8AD Ocho Años Después da. Izen enigmatiko horregaz aurkeztu zan Jesus Antúnez Dover taldeko (1992-2016) bateria ohiaren banda barria, eta hainbat urte emon ditu orain aurkezpen formala dana atontzen. Taldearen debuta EP berezia da baina ia ez deuskue sekreturik argitzen.
Jesús Antúnezi rockaren eta undergroundaren eszenan mitoak diran beste hiru musikarik laguntzen deutse: Akiles da abeslaria eta sintetizadoreak be joten ditu (Circus, Lemuripop, D.S.E.M, Angelik Acid...); Diéguez gitarristea (La noche del cometa, Dingo María...) eta Alejando Cuiñas (Circus, Individuo Zero, Julio Delarosa, Carne Lovers...) baxuan.
Orain, Idus de enero kantuaren txandea da, 50 días abestiaren bidea jarraitzen dauen single barria. Idus de Enero bideoklipa Miguel L. Garridok produzidu dau, izatez Jesús Antúnezegaz hartu-emon estuak dituana, Dover Die For Rock and Roll dokumentalaren produktorea baita.
Erromatar egutegian idus lez markautako Urtarrilaren 13ak gizateriarako garrantzitsuak diran jazoera asko ekarri ditue: batzuetan augurio onak, baina baita hondamendiak, matxinadak, hilketak eta gerrak be.... Abesti honek egutegian nabegetan dau, gizateriak nahierara historia egun giltzarri, ordu, segundo bihurtzen dauela islatu guran, amaiera kezkagarriak iragarten dituen jazoera batzuetan atzeraezinakaz, autortu dau Akilesek, abeslari eta letra honen egileak. Halan da be, beti geratzen da leiho bat edegita alkarregaz ibilteko, indartsu egiten gaituen gomutetan oinarrituz, batzuetan bape itxaropenik bako etorkizun bati aurre egiteko....
Entzun Idus de Enero plataforma digital guztietan.
8AD letrak larriz idatzitako rock bandea da; bere musikeak post punkaren sakontasun lirikoa, 80ko hamarkadako elektronikearen erritmoa eta intensidadea eta gaur egungo rock alternatibo independentearen energia agortezina batzen ditu. Emoitzea abesti dotoreak dira, hunkitzen zaituenak eta jantzan egiteko aproposak.
Laster EP itxurako lan diskografikoa aurkeztuko dabe Balaunka diskoetxeagaz alkarlanean (Alcalá Norte, Süne, Olatz Salvador, Esne Beltza...).
2024. urtearen amaieran . aurkeztu eben, taldearen eberastasuna erakutsiz. Bideoan be lan bikaina egin eban, Juanra Fernández zinemagile ospetsuaren eskutik, Zinemearen Akademiako kidea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!