Australian ez dabe berezko itzulpen eta interpretazino-zerbitzurik

Bizkaie! 2025-03-20 13:38   Euskerea berbagai

Euskadi erreferente bere itzulpen-zerbitzu publikoagaitik.

Melbourneko RMIT unibersidadeak euren itzulpengintza eta interpretazio ikasketen 50. urteurrena ospatzeko atondutako biltzarrean parte hartu dabe IVAPeko teknikariek.

Eusko Jaurlaritzeak administrazinoan eta administrazinotik kanpo euskerearen erabilerea sustatzeko dituan tresnen barri emon dau hainbat mintegitan. Mintegi horietan Australiako hainbat Estadutako eta Gobernu Federaleko ordezkariek parte hartu dabe.

Melbourneko unibersidadeak Eusko Jaurlaritzea konbidau dau unibersidadearen itzulpen eta interpretazino-programako 50. urteurrenaren harian, proiektuaren barruan, Eusko Jaurlaritzea hautatu dabe gobernantza-ereduan hizkuntza gitxitu eta ofizial bat, euskerea, erabiltea bermatzen dauen administrazino lez.

Melbourneko RMIT Unibersidadeak be interesa agertu dau aitatu zerbitzuaren inguruan eta horregaitik, konbidau dabe Euskadi unibersidadeak hizkuntza gitxituei buruz atondu dauen kongresura. Martiaren 20an eta 21ean, IVAPeko teknikariek euskereari lotutako Jaurlaritzako gobernantza-eredua azalduko dabe. IVAPek egiten dauen lana eta Eusko Jaurlaritzeak dituen tresnak zehatz-mehatz azalduko ditue, besteak beste, Elebide, Idazlagun, Euskalterm, itzulpen juridiko-administratiboa edo itzultzaile neuronala.

Euskaldunek, hainbat erakunde bisitatu dituzte baita Victoria eta Gales Berriko Estatuan, eta Australiako gobernuak, ingelesez ondo moldatzen ez diren 800,000 bat biztanleentzako eskaintzen dituen puntako itzulpen eta interpretazio sozialerako sistemen berri ere ikasi dute.

Gobernantza, Administrazino Digital eta Autogobernuko sailburu Maria Ubarretxenak modu telematikoan parte hartuko dau kongresuan. Eta egun biko jardunaldien ondoren, IVAPeko teknikariek interpretazino-teknikei buruzko ikastaro bat emongo dabe Perthen eta Broomen, Western Australia Aboriginal Interpreting Servicerako.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu