Damiano David, Kaytranada eta Sparks Bilbao BBK Liven izango dira

Bizkaie! 2025-03-20 12:33   Musikea

Garagarrilaren 10etik 12ra arte izango dan jaialdiak kartel osoa aurkeztu dau.

Bilbao BBK Live jaialdia garagarrilaren 10ean, 11n eta 12an bueltauko da Kobetamendira. 80 artista baino gehiago batu dira kartelera: izen handiko musikariak, ahots eta soinu barriak. Sormen-askatasuna izango da jaialdiaren ardatza, izan be, barikuan emakumeak izango dira protagonistak. Beraz, generoz eta etiketaz gaindiko egitaraua osotu dabe. Kobetamendira gerturatzen dan bakotxak haren erritmoa topauko dau, uriagaz eta musikeagaz bat eginez.

Aurton, eszenatoki barria izango da, Gorria izenekoa. Berton, Nitido, Jugo3000 eta En1gma kolektiboek jarriko dabe musikea.

Programazinoa

- Eguena 11:

  • Pulp, Kaytranada, Michael Kiwanuka, Bicep, Ga7riel y PAco, Amoroso, Japanese Breakfast, Judeline, Maria Arnal, Hinds, Eider, English Teacher, Wunderhouse, Cala Vento, Pablopablo, Hofe, Mirua eta Tatta & Denso.
  • Basoa: Carista, CC: Disco!, Fafi Abdel Nour, Pépe eta Tiga B2B Cora Novoa.
  • Lasai: Olivia musikariak textape aurkeztuko dau.
  • Gorria: Nitido: Manuka Honey + Merca Bae.

- Barikua 12:

  • Raye, Bad Gyal, Amaia, Amyl & The Sniffers, Polo & Pan, Orbital, Jessica Pratt, Baiuca, Jalen Ngonda, Obongjayar, Rusowsky, Abhir, Carlos Ares, Julieta, Sofie Royer, Sal del Coche eta Xsakara.
  • Basoa: Octa Octa, S-Candalo, Verraco, Xamana Jones & Special Secret Guest.
  • Lasai: Daniel Kelsan, Mattias El Mansouri, Moopie, Populous eta Toni Bass.
  • Gorria: Jugo3000: Durmmie + Kinara + Nusar3000.

- Zapatua 13:

  • Kylie Minogue, Damiano David, Nathy Peluso, Carolina Durante, The Blessed Madonna, L’Imperatrice, Sidonie, Sparks, Alice Phoebe Lou, Fat Dog, Heartworms, Hidrogenese, Makaya McCraven , Viva Belgrado, Amateur, Janus Lester eta Malko.
  • Basoa: Avalon Emerson, Jennifer Loveless, Pearson Sound, Oma Totem eta Roman Flügel.
  • Lasai: Vladimir Ivkovic.
  • Gorria: En1gma: Fucknormal + Mina Galan + Olvido.

Kobetamendiko natura-ingurunean, Bilboko ikuspegiak ikusten eta uritik 10 minutu eskasera, Bilbao BBK Live jaialdi bat baino askoz gehiago da: musikatik harago doan esperientzia.

Bilbao BBK Live 2025erako bonuak salgai dagoz eta apirilaren 1era arte prezio berezian egongo dira. Kuadrilla Bonua erosteko aukera be badau. Eguneko sarreren salmentea, barriz, martiaren 27an hasiko da, 10:00etan.

  • Promozino bonoa: 150€ + gastuak.
  • Bonoa + kanpina: 180€ + gastuak.
  • Kuadrilla bonoa (5 bono erosteagaitik, 6 jasotzen dira): 125€ + gastuak eskuragarri.
  • Eguneko sarrerak: 65€ + gastuak.
  • 11 urtetik beherakoentzako sartzea doban (aurrez inprimakia beteta).

Sarrerak eta informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu