Kerobiak 'Poliorkêtês' diskoa kaleratu dau
2025-03-20 11:05 MusikeaAurkezpen kontzertua Donostiako Antzoki Zaharrean izango da, maiatzaren 17an, Euskaraldiaren barruan.

Poliorkêtês Kerobiaren LP luzea da. Musikalki jagondutako hamaika kantuek, urte eta erdiko prestaketearen ondoren argia ikusi dabe. Kantuak eta ilustrazinoak, Xabi Bandinik idatzitako izen bereko ipuinean oinarrituta dagoz. Biniloa eskuragarri dago hemen.
Munduaz eta musikaz kantsau ondoren, presentzia bat bizi dan etxe magiko batean gilzapetutako personaren istorioa kontetan dau. Egoismoak eta ergelkeriak suntsitutako mundu bati buruz eztabaidetan dau: Gazako genozidioa, gauzen zentzua eta historia. Eguneroko zereginak deskribiduten ditu, gauzek denporaeagaz jasaten daben aldaketeari buruz hausnartuz.
Badinik ondokoa adierazo dau: dana hamaika gelako etxea batean pasetan da. Jenteak diskoari behar dauen denporea emotea gura dogu, izan be, abestiak banaka konsumiduten ez da ulertzen. Lan horregaz Kerobiak euskal kultureari ekarpena egitea nahi dau, iraunkorra dan zerbait hain zuzen be.
Emoitza, hasieratik amaieraraino indabarritzen daben abestien albuma da. Protagonistak, ahotsea, melodia eta soken bibrazinoa dira. Era berean, instrumentuek erakusten daben detaile kopurua harritzekoa da. Hamaika kantuek Maite Gurrutxagak ilustrautako istorioa kontetan dabe. Errealismo magikoa eta jausi dan mendebaldeko munduaren deserzinoa buztartzen dituan istorioa; hau da, Poliorkêtêsen istorioa.
Diskoa Donostiako Antzoki Zaharrean aurkeztuko dau taldeak, maiatzaren 17an Euskaraldia programearen barruan. Sarrerak hemen.
Lorentzo Recordsen grabau da lana. Aitor Ariño eta Gorka Armendariz (Leihotikan), Julen Suárez eta Andoni Arriola (haize-atalean) eta Txemi (Baobabs) (gitarra) musikarien laguntzea izan dau. Ahotsen produkzinoan, barriz, Mikel Zorrillak parte hartu dau.
Konposaketea, berbak, produkzinoa eta ipuina: Xabi Bandini. Kerobia musika-taldea osotzen dabe Eneko Requetibate, Lur Larraza, Txus Aranburu, Alberto Isaba eta Xabi Bandini.
Entzun diskoa hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!