Euskal Wikiemakumeok, Hitzetik Hortzeran

Bizkaie! 2025-03-21 08:03   Bertsolaritzea

Marisa Barrena wikilaria alkarrizketatuko dabe aste honetako programan.



Barikuro Durangoko Andragunean alkartzen da Euskal Wikiemakumeok osotzen daben taldeetako bat. Bertako kidea da Marisa Barrena wikilari, euskaltzale, ekintzaile eta bertsozale feministea. Emakumeak eremu digitaldean bistaratzearen ardurea ardatz hartuta hasi ziran batzen eta, hasi ziranetik orain arte, 9.000 emakumeren biografiak sortu eta itzuli ditue.

Euskal Wikipedia emakumeen presentziaz horniduten zelan ibilten diran kontauko deusku aste honetako Hitzetik Hortzeran Marisa Barrenak. Aurrera begirako erronkei buruz be egingo dabe berba, ez baitabe gora adi geratzeko asmorik genero arrakalea Euskal Wikipedian desagertu arte. 2017an % 17koa zan emakumeen presentzia eta gaur egun % 32koa.

Bertsolaritzeak Euskal Wikipedian dauen presentziaren gaia be jorratuko dabe Marisa Barrenak eta Mirari Martiarenak, baita, Barrenak berak bertsolaritzeagaz diuan hartu-emonei buruz be. Euskera irakasle zanean ikasleakaz bertso saioetara egindako ibiltaliak, gustuko dituan bertsolariak edo Izan Inurriren bertso saioei buruz berba egingo dabe.

Donostiako eta Mendaroko jaialdiak

Astero legez bertsoaldiak entzuteko aukerea be izango da Hitzetik Hortzeran. Alde batetik, Donostiako Intxaurrondo auzoko Emakumea eta kirola bertso saioa ekarriko dogu pantailara, Intxaurrondoko Emakumeen astearen barruan atondu ebena. Ainhoa Urienek aurkeztu eta gidatu eban saioa, eta bertsotan ibili ziran Alaia Martin, Eli Pagola eta Oihana Iguaran.

Beste alde batetik, Mendaron, Motxaila egunaren barruan, urteroko jaialdia egineben. Hango bertsoaldiak be izango ditue entzungai Hitzetik Hortzeran: Joanes Illarregi, Jone Uria, Julio Soto eta Nerea Ibarzabalek egin eben bertsotan. Gai-jartzaile lanak, barriz, Ainhoa Urbietak egin zituan.

Hitzetik Hortzera: zapatuan, martiaren 22an, gaueko 21:00etan, ETB1en.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu