Domekan jokatuko da 4. eta azken finalerdia Gillernan
2025-03-20 07:50 BertsolaritzeaGorringo, Arlobiko bardoak, Errexala eta Aramaixoko taluen artekoa izango da.
Arabako Bertso Kuadrillarteko Txapelketako bigarren fasea domekan amaituko da 4. finalerdiagaz. Laugarren eta azken lehia honetan 4 talde ibiliko dira, talde biren artekoa goizean izango da, kantuan Gasteizko Gorringo taldea eta Zuia-Urkabustaizko Arlobiko bardoak. Eta bazkalostean beste talde biren arteko txandea izango da, Gasteizko Errexala eta Aramaixoko taluek taldeen arteko lehian. Bigarren saioaren ostean, goizeko eta arratsaldeko talde irabazleen arteko duelua izango da eta holan erabagiko da zein talde izango dan apirilaren 5eko finalean azken finalistea.
Aramaixoko taluek (Aramaio), Arlobiko bardoak (Gorbeialdea), Errexala (Gasteiz) eta Gorringo (Gasteiz) ibiliko dira domekan: Gorringoak eta Arlobiko bardoak eguerdiko 12:00etan. 14:00etan bazkaria eta 16:30ean Errexalatarrak eta Aramaixoko taluen artekoa izango da.
Bazkariko tiketak eskuratzeko azken eguna martiaren 19a izango da, 23euro eta 12 euro (18 urtetik beherakoek) hemen. www.bertsosarrerak.eus webgunean.
Ondorengo ariketa puntugarriak egin beharko ditue bertsolariek finalaurrekoan:
1- Taldekako agur kolektiboa.
2- Aurrekoak atzekoei. Talde bateko bat aurrean eta beste talde bateko atzeko hirugarrenari. Aurrekoak 3 bertso eta atzekoek bertso bana.
3- Ofizioka zortziko txikian hiruna bertso.
4- Talde bakotxak, bakarka lau oinak emonda bertso bi zortziko txikian.
5- Potokumeak. Gaia/objetua emonda, 8 puntuko bertso bat egin, talde bereko hiru kideren artean, bat kantuan eta bi oinak emoten.
6- Asmakizuna. Koplaka, taldeko 2k beste talde bateko bati Arabako personaia/ herri/... (3 minutu).
7- Puntuka sei bertso zortziko txikian egin arte taldeko kide guztiak librean.
Urtarrilaren 22an hasi zan Arabako Bertso Kuadrillartekoa. Danetara, bat-bateko 14 taldek hartu dabe parte lehen fasean, lau astez 14 kuadrillako bertso egun atondu ditue. Bigarren fasean talde bakotxak finalerdi batean parte hartuko dau, lehen finalerdia Narbaizan jokatu zan, bigarrena Aramaion, hirugarrena Amurrion eta azkena, domeka honetan, martiaren 23an Gillernako txokoan.
Finalaurreko saio bakotxeko irabazleak izango dira Gasteizko finalean, apirilaren 5ean, kantauko dabenak. Egun horretan eguerdian hasikodira kantetan 4 taldeak Gasteizko kaleetan, bazkaria eta ondoren bi onenen arteko finala jokatuko da. Puntuazino handiena lortzen dauena izango da 2025ko Arabako Kuadrillartekoaren irabazle.
Daborduko sailkatuta dagoz Lautadako 4gara, Gasteizko Pinto pintto eta Aiaraldeko Altubepekoak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!