'Altubepekoak' taldeak irabazi dau hirugarren finalerdia

Bizkaie! 2025-03-17 08:39   Bertsolaritzea

Azkenengo finalerdia Gillernan izango da, hilaren 23an.

Aiaraldeko 'Altubepekoak' taldeko Unai Mendibil, IƱaki Cabeza eta Serapio Lopez. | Ikusi handiago | Argazki originala

Giro eta umore bikainainean jokatu dabe Kuadrillarteko 3. finalaurrekoa Amurrion.

Poteoa eta bazkari ostean, prest egon dira hiru taldeetako bertsolariak: Mendialdeko Bertsoespuela talderaren izenean Txiki Antia, Itxaso Balza de Vallejo, Hegoi Amabizka, Miren Beitia, Elena Cercadillo, Xabi Lasa eta Josu Olano; Trebiñuko Jainkoaren seme-alabak taldean Felipe Zelaieta, Rikardo Gonzalez de Durana, Garazi Gonzalez de Durana, June Astegieta eta Josu Ormaetxea; eta Aiaraldeko Altubepekoak taldeko Unai Mendibil, Iñaki Cabeza eta Serapio Lopez bertsolariak.

Gai-jartzaile lanetan Altubepekoak taldeko Josu Zabala ibili da. Saioa hiru epailek balorau dabe: Mendialdeko taldeko Lorea Elorriaga, Trebiñuko Rafa Blanco eta Ekaitz Elorriaga Arabako Bertsozale Alkartekoa.

Talde bakotxaren agur kolektiboaren ondoren, bertsolariek hainbat ariketa kolektibotan ibili behar izan dabe: atzekoak aurrekoari, ofizinotan 8ko txikian, 4 oinak, potokumeak, asmakizunak koplaka eta puntuka librean.

Epaimahaiak erabagita Altubepekoak taldea izango da finalean. Sailketan dan hirugarren taldea da.

Hurrengo asteburuan jokatuko da azken finalaurrekoa, Gillernan. Finala, barriz, apirilaren 5ean izango da. Finalerdi eta finaleko otorduetako tiketak hemen dagoz eskuragarri.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu