Belarriprestek eta ahobiziek Euskaraldian izena emon leikie daborduko
2025-03-17 07:48 Euskerea berbagaiEuskaraldia.eus gunean, modu errazean, egongo da zein rol hartuko daben jakinarazoteko aukerea.

Euskaraldia hasteko hile bi falta dirala edegi dabe herritarrek izena emoteko epea Gasteizen egindako ekitaldian; bertan izan dira, besteak beste, erakundeetako ordezkariak eta herritarrak. Euskaraldiak euskera gehiago erabili daigun egiten dauen ekarpena azpimarratu dabe bertaratutako guztiek.
Euskaraldia hasteko oso gitxi geratzen da eta egunotan edegi dabe laugarren edizino honetan belarriprest edo ahobizi moduan izena emoteko epea. Maiatzaren 15etik 25era izango da aurten ariketa masiboa, eta jakina danez, txapea paparrean jantzita ibiliko dira Euskal Herri osoko milaka eta milaka lagun.
Herritarren izena emoteko epea edegi dala iragarzeko atondu dabe ekitaldia Gasteizko Izaskun Arrue kulturgunean, eta bertan batu dira dozenaka lagun, herritarrak, erakundeetako ordezkariak, batzordeetan ibilten diranak eta erakudeetako
kideak. Euskaraldiaren nondik norakoak azaltzen, barriro, oholtza gainean egon dira: Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariordea eta Kultura eta Hizkuntza politikako sailburua; Ana Ollo, Nafarroako Gobernuko bigarren lehendakariordea eta memoria eta bizikidetzako, kanpo ekintzako eta euskerako kontseilaria; Irati Iciar, Taupako lehendakaria; eta Goiatz Urkijo, Euskaraldiko koordinatzailea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!