Maite Larburuk 'Maizter' disko barriko lehen aurrerapena argitaratu dau
2025-03-17 07:45 MusikeaDiskoa martiaren 27an argitaratuko da.

Ezer ez dago geldi, ezer ez da inoren. Joateko etorten gara mundura. Bizitea prestamoa da eta bertan maiztertzan bizi besterik ez dogu kantua amaitzen dan artean; holan dakar Maizter kantuak, datorren martiaren 27an argitaratuko dauen izen bereko diskoko lehen singleak.
Diskoa xumea da, Maite Larburuk berak grabautakoa, soinu artisauagoa jasoteko asmoz. Alderdi hori agirian geratu da Maizter single barrian be eta maila bisualean interpretetak Iñaki Landa ilustratzailea eta Kote Camacho euskal animatzailea izan ditu lagun, artistearen youtubeko kanalean dagoeneko eskuragarri dagoan bideoklipean.
Maizter bideoa egiten ondokoek parte hartu dabe:
- Berbak, musika, ahotsa eta grabaketea: Maite Larburu.
- Klarinete bajua: Carlos Taroncher.
- Nahasketak: Maite Larburu eta Mikel Azpiroz.
- Soinu efektuak: Koldo Corella.
- Masterizazinoa: Mikel Azpiroz.
- Animazinoa: Kote Camacho
- Irudi originala: Iñaki Landa.
Kontzertuak - 04/11 Lugaritz, Donostia.
- 05/09 Modelo, Zarautz.
- 08/08 Santa Maria Plaza, Gasteiz.
- 10/23 Biteri, Hernani.
Informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!