La Furiak 'Animales' bideoa dakar

Bizkaie! 2025-03-14 08:59   Musikea

Ultra, artistearen bosgarren diskotik ataratakoa.

Ultra diskoko zazpigarren kantua da Animales, kantu labur eta indartsua, interpretazino librekoa eta espiritu librea dauena. Idazleak guztia azaldu behar ez baleu bezela eta hor, limbo moduko horretan, La Furiak bisexualak eta animaliak esaten dau, bata bestearen segian, prisaka, nahasmendu kontzeptu bat eraginez. Pentsetan ixten deutsu, minutu amaitubako bi ditu eta tarte horretan ez dau ezer eskatzen, ez abesten dauenari, ez entzuten dauenari.

Animales bideoa Amaia, Jone eta Itzik produzidu dabe; estilismoa Maite Albesena da; ule-apainketea Arima Uleapaindegiaren ardurea izan da eta jantzaiak, barriz, Madureira Atelierrak egin ditu

Nire lagunak batu nahi nituan, bisexualidadearen eta/edo genero-binariotik kanpoko identidadearen aterkipean eroso sentiduten diranak. Parte sentidu, identidade negu luze eta bakarti honetan babestu, distirak jarri eta arratsaldea jai bihurtu. Ez da jaia, alkartu ginan, prest gengozan, jaia sortu zan.

La Furiak bere lagunak ditu ardatz eta hori La Sinsorga espazio seguruaren barruan egiten dau.

Danak miresten ditut: aktibistak, idazleak, DJak, doulak, zerbitzariak, raperak, konpositoreak, telefonistak, aktoreak, produktoreak, kazetariak, jantzariak, bisexualak.... Animaliak dira.

La Furiaren Ultra diskoa Baga-Bigak argitaratutakoa da.

Kontzertuak


Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu