I. Kariña Fest Bilbon
2025-03-13 13:03 MusikeaArtisten artean, Pussy Riot eta La Bien Querida dagoz.

Apirilaren 12an, Bilbok Kariña Fest jaialdiaren lehen edizinoa izango da, musikearen kalidadearen eta estilo aniztasunaren alde egingo dauena.
Tokiko, estaduko eta nazinoarteko artistak batzen dituan kartelagaz, Bilbao Arena Miribilla egun ahaztuezina izango da giro dibertigarri eta inklusibo batean musikaz disfrutau gura dauen publiko misto batentzat. Zazpi orduz jantzan egin ahal izango dabe.
Kariña Festen kartelak talentu finkatua eta azaleratzen dabizen taldeak buztartzen ditu, eszena musikala markau daben eta marketan jarraitzen daben izenakaz, horreen artean, La Bien Quierda eta Pussy Riot talde errusiarra nabarmentzen dira.
Musikaz harago, Kariña Fest musikearen eszenea indartzeko eta emakumeen industriaren barruan potentzial handia daben proiektuak ikusarazoteko sortu da, izan be, oraindino aukera gitxi dituan sektorea da.
Protagonismoa emakume artistek daben arren, edozeinentzat da, esperientzia inklusibo eta edegia eskainiz.
Artistak
- La Bien Querida.
- Pussy Riot (by Diana Burkot).
- La Terremoto de Alcorcón.
- Chica Sobresalto.
- Nawi.
- DJ Freenipples.
Sarrerak hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!