Txopetek hiru abestiko 'Ostabe Zuloak Remixak' diskoa kaleratu dau

Bizkaie! 2025-03-13 10:45   Musikea

Malakias, Alai eta Otoi artistakaz alkarlanean.

2024ko zemendian lau abestiko Ostabe Zuloan EPa argitaratu ondoren, Txopet talde bilbotarra bueltan da,  Ostabe Zuloan Remixak lana aurkezteko. Malakias, Alai eta Otoi artistakaz alkarlanean egindako lana da: bakotxak, EPko abesti baten remixa egiten parte hartu dau.

Orain pataformetan entzungai dagozan arren, EP fisikoa erosi arren zemenditik aurrera entzuteko aukerea izan dabe jarraitzaileek. Taldeak, entzunaldiak eskertu eta saritzeko modu bezela aurrera eroandako ekimena izan da.

Negua - Malakias

Negua abestiaren remixa Beñat Malakiasek egin eban. Durangoko kontzertu batean, biniloari buruz berbetan eta arpegi bat sobran genduala komentetan, zeozer ezbardina egitea okurridu jakun. Kontzertu horretan -Negua jo genduan-, Malakiasi kantua gustau eta remixa egin eban. Abesti goibela izan arren, haren eremura eroanez, gauza motibatzailea izatea lortu dau.

Putre grisen menpe - Alai

-Putre grisen menpe-, bersino originalean elementu gitxien dituan abestia da. Alairi eskaini geuntsan bere bersinoa egitea, izan be, egiten dauena sekulakoa da. Haren bersinoa aurkeztean, kriston sorpresea hartu genduan: abestia dotorea, zoriontsua... benetako hita da. Orain, kontzertuak zarratuteko erabilten dogu eta jenteak flipau egiten dau! Abesti originalak baino gehiago transmitiduten dau.

Zure bile - Otoi

-Zure bile da- Otoik egin dauen remixa, Urtzi Izaren proiektua. Polita iruditu jakun EPa produzidu dauen personetako batek remixa egitea. Aurreko abestiekaz lez, zuek nahi dozuena egin eta gustura geratu besterik ez genduan esan. Holan, nortasun handiko abestia aurkeztu deusku Urtzik, 2.000ko hamarkadako esentzia dauena.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu