Bob Dylan Gurea, kantu klasikoak euskeraz

Bizkaie! 2025-03-13 09:59   Musikea

Euskeratutako kantu batzuk joko ditue martiaren 27an, Bilboko Campos Eliseos Antzokian, 19:30ean.

Euskal Herrian eskainiko daben kontzertu bakarra izango da Audience eta Belharra taldeek eskainiko dabena.
Euskal Herrian baino ez dabe egingo kontzertu berezia.

Bob Dylan 600 kantutik gora sortu eta grabau ditu. Xabi Paya kulturgileak Dylanen 100 kantu euskeratu zituan eta horreetako batzuk entzungo doguz konzertuan.

Audience


Talde gernikarrae ezaguna, ibilbide luze eta emonkorrekoa. Folk, rock eta blues eraginak buztartzen ditue eta hainbat disko eta kontzertu ugari emon ditue. Bob Dylanen euskeratutako kantu batzuekaz, talde honek bere estilo propioa emongo deutse klasiko horreei.

Belharra


Bilbo, Donostia eta Hendaiako musikariak dituan Bluegrass taldea da: Jon Arzelus (kontrabaxua), Urbil Artola (dobro eta ahotsak), Jose Mari Pulido (banjo), Dani Venegas (gitarra akustikoa), Julen Maestro (akordeoi diatonikoa eta ahotsak) eta Gorka Arranz (mandolina eta ahots nagusia). Belharra 2012. urtean sortu zan. Country musikea oinarri, ahots armonia berezien eta erritmo bizien arteko bat egitea da Belharraren estiloa.

Informazino gehiago eta sarrerak hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu