Amurrion jokatuko da 3. finalerdia

Bizkaie! 2025-03-13 08:11   Bertsolaritzea

Martiaren 15ean, Mendiko Eskolean.

Altubepekoak (Aiaraldea), Bertsoespuela (Mendialdea) eta Jainkoaren seme-alabak (Trebiñu) taldeak ibiliko dira zapatuan. 14:00etan izango da bazkaria eta 17:00etan saioa Amurrioko Mendiko Eskolako jantokian.

Arabar Errioxarrak eta Aramaioarrak ibiliko dira 12:00etan eta, 16:30ean, barriz, Gasteizkoen artekoa izango da.

Bertsolariek, ondoko ariketak egin beharko ditue finalaurrekoan:

  • Taldekako agur kolektiboa.
  • Aurrekoak atzekoei. Ak Bri, Bk Dri eta Dk Ari. A taldeko batek B taldeko hiruri. B taldeko batek D taldeko 3ri, D taldeko batek A taldeko 3ri. Aurrekoak 3 bertso eta atzekoek bertso bana.
  • B taldeko batek, A eta D taldeko banagaz ofizioka zortziko txikian hiruna bertso.
  • Talde bakotxak, bakarka lau oinak emonda bertso bi zortziko txikian. Dk Bri, Ak Dri eta Bk Ari.
  • Potokumeak. Gaia/objetua emonda, 8 puntuko bertsoa egin, talde bereko hiru kideren artean, bat kantuan eta oinak emoten bi.
  • Asmakizuna. Koplaka, taldeko 2k beste taldeko bati personai/Arabako herri/... (3 minutu).
  • Puntuka sei bertso zortziko txikian osotu arte taldeko kide guztiak librean. 

Urtarrilaren 22an hasi zan Arabako Bertso Kuadrillartekoa. Guztira, bat-bateko 14 taldek hartu dabe parte lehen fasean, lau astez 14 kuadrillako bertso egun atondu ditue. Bigarren fasean talde bakotxak finalerdi batean parte hartuko dau, lehen finalerdia Narbaizan jokatu zan, bigarrena  Aramaioko Herri Eskolean, martiaren 15ean Amurrioko Mendiko Eskolean eta, azkena, hilaren 23an Gillernako Txokoan.

Finalaurreko saio bakotxeko irabazleak izango dira Gasteizko finalean, apirilaren 5ean, abestuko dabenak. Egun horretan eguerditik ibiliko dira kantuan 4 taldeak Gasteizko kaleetatik, bazkaria eta ondoren bi onenen arteko finala jokatuko da. Puntuazino handiena lortzen dauena izango da 2025ko Arabako Kuadrilla artekoaren irabazle.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu