'Nahi dudalako!' kanpaineagaz bat egin dau Portugaleteko Udalak
2025-03-12 13:31 Euskerea berbagaiBatxilergoan eta Lanbide Heziketan euskerazko ikasketak sustatzea da asmoa.

Bizkaiko Euskera Zerbitzuak batzen dituan Alkarbide foro teknikoak koordinauta, DBHko azken ikasturteetako ikasleakana heltzea da asmoa.
Portugaletez gan, Bizkaiko 15 udalerrik eta mankomunidade bik parte hartuko dabe Nahi dudalako! ekimenean: Abadiño, Abanto-Zierbena, Arrigorriaga, Basauri, Berango, Berriz, Bilbo, Elorrio, Enkarterriko Mankomunidadea, Erandio, Etxebarri, Getxo, Ortuella, Santurtzi, Sestao, Txorierriko Mankomunidadea eta Zierbena.Aurreko urteetan lez, aurten be Portugaletek parte hartuko dau Nahi dudalako! kanpainan. Ekimenaren helburu nagusia da DBH (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzea) euskeraz egin daben neska-mutilek hortik aurrerako ikasketak be euskeraz egitea. Hori dala eta, kanpaina hau DBHko 3. eta 4. mailetako gazteei zuzendutakoa da, hortik aurrerako ikasketetan be euskerazko eredua aukeratu deien. Horretarako, behar daben informazino guztia emoten jake gazteei eta euren gurasoei, izan be, Euskera Zerbitzuak hamaika berbaldi atondu ditu hainbat ikastetxetan. Berbaldiok emongo dituenak: Jon Gómez, Karmele Gisasola, Xabi Hoo, Elena Caballero La Basu eta Eleder magoa. Jardueran euskereak euren bizimoduan izandako garrantzia azaldu eta gazteak horren inguruan gogoetak egin deiezan animetea da asmoa.
Era horretara, Portugaleteko Udalak, Euskera Zerbitzuaren bitartez, Portugaleteko familiei informazino guztia emongo deutse, ikasleek euskeraz ikasten jarraitu deien. Aingeru Fernández Euskara zinegotziaren esanetan, oso garrantzitsua deritxagu ikasleek euskaraz ikasteko eta beren ibilbide profesionalean euskeraz jarraitzeko aukerea izateari, horrek bermatuko baitau euskereak presentzia handiagoa izatea lan munduan eta, horren ondorioz, gure gizarte osoan be bai.
Informazino guztia www.nahidudalako.eus webgunean dago ikusgai. Gainera, webgunean sartuta, inkestan parte hartzen daben gazteek hainbat sari irabazteko aukerea izango dabe, besteak beste, DJI Mini 3 dronea, Osmo Action 4 kamera eta 75 euroko opari-txartelak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!