I. Dantz Network Congress Donostian

Bizkaie! 2025-03-11 12:44   Musikea

2025eko martiaren 12tik 15era, Kursaal Biltzar Jauregian.

1.500 parte-hartzaile eta profesional baino gehiago batuko dira Komunidadeak, Erronkak eta Audientzia Globalak goiburupean; musika elektronikoa mobimentu kultural globala da berez, komunidade bizia, balio partekatuetan eta idatzi bako kodeetan oinarritzen dan ekosistemea. Gizarte, kultura eta ekonomia-tresna indartsu bat be bada, egungo eztabaidak ikusarazoten dituana, sormena sustatzen dauena eta turismoan, ekonomian eta enpleguan eragin zuzena dauena. Halan da be, ekosistema honek erronka garrantzitsuei be aurre egin behar deutse. Komunidade elektronikoaren iraunkortasuna eta eboluzionetako gaitasuna oinarrizko galdera erantzunen araberakoa da: Zelan sortzen dira audientzia? Sektorea hazten ala gainbeheran dago? Zer rol jokatzen dabe barrikuntzeak eta teknologiak bere etorkizunean?

Galdera horrei erantzuteko, Dantz Network Congressek inspirazinoa, prestakuntzea, networkinga eta, jakina, musikea buztartuko ditu, artista, kolektibo, erakunde eta industriako profesionalentzat erreferentziazko espazio bihurtuz.

Kongresu hau Dantzek urteetan sarean eginez eta komunidadeak sortuz egindako lanaren emoitzea be bada. Orain, Dantz Network Congressek mobimentu hau beste maila batera eroango dau, Donostia musika elektronikoaren barrikuntza gune bihurtuz.

Jokin Telleriak, Dantzen sortzaileak, holan laburbatzen dau: Dantz Network Congressek ez dau ekitaldi bat bakarra sortu nahi, musika elektronikoaren barrikuntza eta esperimentazinorako komunidade global bat baino. Kongresu honek inflexino-puntu bat markauko dau teknologiaren, sormenaren eta industria musikalaren arteko sinergiak ulertzeko moduan.

Azahara Domínguezek, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mobikortasun, Turismo eta Lurralde Antolamenduaren Diputaduak onokoa adierazo dau: ekimen hau babesten dogu, mapan jarteaz gan, gure lurralderako motor ekonomiko garrantzitsua dalako, izan be, ezin dogu ahaztu lau egun honeetan Gipuzkoan batuko diran ehunka personak gure ostatuetan hartuko dabela ostatu edo gure taberna eta jatetxeetan konsumiduko dabe eta hori guztia aberastasunaren sinonimo dala. Baina ez hori bakarrik, zuen lanaz gan, merkatu-nitxo bat edegiten zagoze, gure lurraldeko turismo-eskaintzea dibersifiketako aukerea emongo deuskuna eta oinarrizkoa da hori turismo-jarduerak desestazionalizau eta deslokalizau ahal izateko.

Ane Oyarbide, Donostiako Udaleko Ekonomia eta Laneko zinegotziak, honakoa nabarmendu dau: Donostiarentzat ohorea da Dantz Network Congressen lehen edizinoa babestea, barrikuntza, abangoardia eta musika elektronikoa balioesten dituan nazinoarteko ekimena. Kongresu honek uriaren etorkizuneko erronketara zabaltzen dau eztabaidea, besteak beste, belaunaldi barrietara, audientzietara edo industriaren aurrerapenetara. Donostia Sustapenetik konexino espazioak sortzearen alde gabiz, Dantz Network Congressen sortuko diranak bezelakoak, formakuntza, berbaldi eta musikearen bidez, bai Kursaalen, bai beste hiri-espazio batzuetan.

Daniel Solana, Basquetour Euskal Turismo Agentziako zuzendariak honakoa adierazo dau: ez dago dudarik musikea eta haren inguruko jaialdiek turismoaren mundua modu esponentzialean eraldatzen dabizela, sektore turistikoaren balio-kate osoarentzako oinarrizko motor bihurtuz. Turismoa eraldatzaile eta dinamiko handia da eta adi egon behar dogu, teknologia eta barrikuntzea oinarrizko zeregina daben mundu honetan.

Isaac Palencia, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Garapenerako Lankidetza, Gazteria eta Kiroletako Departamentuko Kultura Sustapen eta Gazteriaren zuzendari nagusiak ondokoa nabarmend dau: Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak musika elektronikoaren alde egin dau, eragin handiko adierazpen kulturala dalako. Urte osoan zehar Dantz Point lako ekimenakaz lankidetzan gabiz, genero hau lurraldeko hainbat txokotara hurreratuz eta gure ondareagaz lotuz. Dantz Network Kongresuan parte hartzea, beraz, estrategia horren jarraipen naturala da, sektorearen profesionalizazino eta nazinoartekotzearen aldeko gure konpromisoa berretsiz. Uste dgu kongresu honek musika elektronikoko ekosistema indartzea gan, Gipuzkoa barrikuntza kulturalaren erreferente lez kokatzen be lagunduko dauela artista, produktore eta industriako profesionalentzako topagune eta hazkunde-espazio bat eskainiz.

Informazino gehiago eta egitaraua hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu