Sei emakume autortu ditue Bilbon

Bizkaie! 2025-03-11 08:45   Kulturea

Emakume migratzaileei uriko gizarte, ekonomia eta kultura mailan egindako ekarpena autortu jake.



Bilboko Emakume Migratuen Autortzearen VI. edizinoan, sei emakume nabarmen autortu ditue udaletxeko Arabiar Aretoan. Udal ekimen hau Tokiko Immigrazino Kontseiluaren proiektu estrategiko bat da, helburu dauena emakume etorkinek bizitza sozial eta publikoan daben presentziaren garrantzia autortzea, Bilbo, Kulturarteko Uria Planaren barruan.

Urian bizitako atzerritar jatorriko personen erdia baino gehiago emakumeak dira (% 52), batez be latinoamerikarrak, Kolonbia, Nikaragua, Bolivia, Venezuela eta Paraguaikoak gehienbat.

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak Bilboko Emakume Migratuen Autortzearen VI. edizinoko sariak banatu deutsee jatorri migratzailea daben sei emakume bilbotarri, oso ezagunak uriko bizitza sozial, ekonomiko eta kulturalari egiten deutsen ekarpenakaitik.

Aurten, 23 hautagaitza aurkeztu dira. Bilboko Udaleko Giza Eskubide, Bizikidetza, Lankidetza eta Kulturartekotasun Sailak, Immigrazinoaren Tokiko Kontseiluak eta Sortzen aholkularitzeak egindako balorazinoaren ostean, ondoko emakumeak hautatu ditue sei kategorietarako:

  • Komunidadeko Emakumezko Eragilea: Cristina Zamora (Peru).
  • Emakume Ekintzailea: Boldia Sdenka Antezana (Bolivia).
  • Emakume politikoa: Luz Estella Romero (Kolonbia).
  • Emakume Artistea: Africa Bibang (Ginear jatorrikoa).
  • Emakume Zientzialaria: Elnazossadat Zohravui (Iran).
  • Emakume Gaztea: Fernanda Cándida Esteve (Brasil).

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak finalistak zoriondu ditu autortzakaitik eta Bilbo –kulturarteko uria– eregiteko daben zeregina nabarmendu dau: zuen istorioak indarraren, erresilientziaren eta aniztasunaren boterearen testigantza bizia dira; gaur egun berezia da gizarte inklusiboagoa, ekitatiboagoa eta oparoagoa eregitek egiten dozuen ekarpena autortzeko eta egiten dozuen lan garrantzitsuagaz jarraitzea gura dogu; adorez eta erresilientzia handiz lan egiten dabizen beste emakume batzuentzat erreferente izateko. Oinarrizkoa da zuek danak komunidadean egotea, geure burua ikusteko ispiluak baitzarie, emakume eredugarriak, inspirazino-iturri eta euskarri hurrengo belaunaldientzat, hemen dagozanentzat zein etorriko diranentzat.

Kontuak ontu, seigarren edizinoa beteten dauen udal-ekimen hau Immigrazinoko Tokiko Kontseiluaren (ITK) proiektu estrategikoa eta finkatua da: Emakume Migratzaileen Autorpena ekimenaren helburu nagusia da Bilboko bizitza sozial eta publikoan emakume etorkinak dauen garrantzia autortzea, baita Bilbon aniztasuna autortzea eta aniztasunaren erreferentziazko agertokiak sortzea be.

Ekimena Emakumeen Nazinoarteko Egunaren ospakizunean kokatzen da (martiak 8), eta Bilbo, kulturarteko Uria planean txertatutako proiektu bat da, emakume migratzaileen ahalduntzea eta ikusgarritasuna sustatzeko lan-eremu zehatza jasoten baita bertan.

Era berean, proiektu honek bat egiten dau Bilbao Balioen Uria proiektuaren Balioen Agiriagazn, kultura-aniztasuna aratz hatuta inklusinoa, tolerantzia eta bizikidetzea bultzatzeko ekintzak lantzearen alde. Bertan, beti agiri dira justizia soziala, giza eskubideen errespetua, inklusinoa, konpromisoa, alkartasuna eta parte-hartzea lako balioak, baita 2030 Agendako Garapen Jasangarriaren Helburuakaz be.

Bilboko Emakume Migratuen Komunidadea

Bilbon atzerriko 90 emakume baino gehiago erakarri dituan ekimen horren ondorioz, 2024an Bilboko Emakume Migratuen Komunidadea sortu zan. Komunitate horren helburua emakume migratuak ahalduntzea da, topaketarako, hausnarketarako, alkarrizketarako, lagun egiteko eta proposamenak egiteko guneak sortuz, ikuspegi feministea gogoan hartuta eta Bilbon emakume horreen errekonozimendu soziala sustatzea.

Bilboko Emakume Migratuen Komunidadeak urteko lehen topaketa egin dau bart Bilbao Arena Cluben. Topaketan, aurten saritutak eta parte hartu daben emakumea komunidadera batu dira, alkarrizketarako gune bat konpartidu eta proiektu honetarako atxikimenduak gogotsu hartuko dira.

Jatorri Atzerritarreko Emakumeak Bilbon

Bilboko emakume migratzaileei buruzko datu soziologikoei jagokenez, atzerritar jatorriko biztanleen erdiak baino gehiago emakumeak dira (% 52). Udal Erroldako datuen arabera, 2024an 31.287 emakume dagoz erroldauta eta ohiko profila da emakume latinoamerikarrena. Eta emakume horreen artean, Kolonbia, Nikaragua, Bolivia, Venezuela, Paraguai, Maroko, Errumania, Txina, Ekuador eta Perukoak agertzen dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu