Legazpiko Azokan joko dabe gipuzkoarrek martiaren 22an

Bizkaie! 2025-03-10 07:40   Musikea

It’s On disko barria Dakar John Dealer & The Coconuts taldeak.

John Dealer & The Coconuts talde gipuzkoarra sano indartsu dator bere hamargarren urteurrenean. Andoaingo Garate estudioetan grabau dabe, soinu-injineru suediar Ola Ersfjorden produkzinoagaz eta Kurt Baker musikari estadubatuarraren lankidetzeagaz; ahots berezi horri esker, taldea sendo dabil arrasto sakon bat ixteko asmoagaz.

It’s On diskoaren estreinaldi ofiziala 2025eko hasieran izango da, Madrilgo Ghost Highway Recordings etiketapean. Aldi berean, taldea, ibilbide musikalean oso garrantzitsuak diran uri areto eta jaialdietan oholtzak konkistetako lanetan dabil buru-belarri.

Entzun: Sons of a Revolution.

Zuzenekoei jagokenez, martiaren 15ean Zaragozan emongo daben kontzertuaren ondoren, Legazpiko Azokan joko dabe martiaren 22an; Madrilen 28an; Bilboko Nave Aretoan, 29an; Bermeoko Nuntxakun apirilaren 11n; eta hortik aurrera etorriko dira Logroño, Donostia, Leon, Benavente, Barakaldo eta Ermua.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu