'Pinto Pintto' taldeak irabazi dau bigarren finalerdia
2025-03-10 08:22 BertsolaritzeaHurrengo finalerdia Amurrion izango da, hilaren 15ean.

Bigarren finalerdian be giro bikaina izan da. Goizean Arabar Errioxako Txandrio eta etxeko Izena pentsau bida 2 taldeen artekoa jokatu da eta Txandriotarrek egin dabe aurrera. Kantau daben Txandriotarrak Orlando Arreitunandia, Beñat Otamendi eta Eñaut Insaustieta izan dira; eta, Izena pentsau bida 2 taldeko parte-hartzaileak, barriz, Manex Agirre, Gari Arexolaleiba, Aitor Ugarte, Eñaut Olaziregi eta Iraide Onaindia.
Bazkalosteko saioan Inkonstantikoplan Potoz poto taldeko Ainhoa Aizpurua, Gerezti Unanue, Julen Martiartu, Oier Lakuntza eta Joseba Llordén eta Pinto pintto taldeko Paula Amilburu, Xabier Antia, Eli Zaldua, Amaia Iturriotz eta Ekaitz Samaniego ibili dira. Bigarrenak izan dira epaileen aldetik puntu gehien jaso dauen taldea.
Bigarren saioaren ostean heldu da Pinto pintto eta Txandrio taldeen kontrako duelua. Halanda ze, Pinto Pintto taldea izan da garailea, finalera sailkatuz
Gai-jartzaile lanetan goizeko saioan Peru Abarrategi aramaiorra ibili da eta arratsaldeko saioan Pinto pintto taldeko Maddi Lahidalga eta Irati Fernandez de Okariz. Saioak 5 epailek balorau ditue: Inkonstantikoplan potoz poto taldeko Haizea Garcia, Txandrio taldeko Mikel Fernandez de Arroiabe, Izena Pentsau bida 2 taldeko Iker Elexpuru, Pinto Pintto taldeko Maria Izaga eta Arabako Bertsozale Alkartearen izenean Fernando Sopelana.
Hurrengo asteburutan jokatuko dira hurrengo finalaurrekoak, Amurrion eta Gillernan hain zuzen be. Saio horreetatik talde bana sailkatu da, izan be, finala 4 taldeen artean jokatuko da.
Finala, apirilaren 5ean izango da Gasteizen. Sarrerak hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!