Jamie Cullum, Anari, Sidonie, Bulego eta beste hainbeste talde Jazzaldian doban

Bizkaie! 2025-03-06 13:30   Musikea

Garagarrilaren 23tik 26ra, Zurriolako hondartzan.

Keler Gunea, Zurriolako hondartzan kokatua, urtero lez, Jazzaldiko gunerik jentetsuena izango da. Garagarrilaren 23tik 26ra zortzi kontzertu eskainiko dira doban.

Talde eta artista euskaldunak, britainiarrak, estadubatuarrak, katalanak, frantziarrak izango dira eta estilo ugari entzungo doguz, besteak beste, jazza, rocka, soula, countrya, bluesa, popa eta R&Ba.

Jazzaldiaren babesle nagusiak, Kelerek, jarri deutso izena topaguneari: Keler Gunea hain zuzen be.

Programazinoa

- Gararrilak 23:

  • Jamie Cullum (20:45).
  • The War and Treaty (23:30).

- Gararrilak 24:

  • Anari (21:00).
  • EXTC (23:30).

- Gararrilak 25:

  • Judith Hill (21:00).
  • Crystal Murray (23:30).

- Gararrilak 26:

  • Bulego (21:00).
  • Sidonie (23:30).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu