'Gelatik Plazara' ekimena gaur hasiko da Orion

Bizkaie! 2025-03-06 12:55   Bertsolaritzea

Hurrengo asteetan 12 saio egingo dira Gipuzkoako Bertso Eskoletan.

Gelatik Plazara ekimenaren III. edizinoa atondu dau Gipuzkoako Bertsozale Alkarteak bertso eskoleagaz alkarlanean. 14 urtez azpiko bertso-eskoletako ikasleei bideratuta dagoan ekimena da Gelatik Plazara. Ikasleek bertsoakaz disfrutetako gunea izatea dau helburu eta jentaurrean trebatzeko aukerea eskainiko deutsen aisialdiko ekimena izango da. Eskolarteko Txapelketara heldu aurretik zubi lana egiteko be balioko dau egitasmoak.

Maila bitan parte hartu ahal izango da: LH mailan eta BDH mailan. 2 edo 4 lagunez osotutako taldeetan batuta, tokian tokiko bertso eskolak saio berean alkartu eta ezagutzeko aukera parebakoa izango da. Guztira, 250 bertsolari gaztek hartuko dabe.

Ondoko lanak egin beharko ditu talde bakotxak:

- LH mailan:

  • Agurra taldeka.
  • Puntu erantzunak oinak emonda.
  • Oin bi emonda koplak egitea.
  • Kopla txikian irakasleagaz ofizinoa.
  • Gaia emonda kopla egitea.

- DBH mailan:

  • Agurra taldeka.
  • Lau oinegaz bertsoa.
  • Bukaerea emonda bertsoa 8 Handian.
  • Kopla biko ofizinoa.
  • Puntu hiruri erantzun kopla neurrian.
  • Kopla hiruko ofizinoa.

Saioaren amaieran talde guztiek jasoko dabe sariren bat. Saioak aurkezteaz eta gaztetxoen lana epaitzeaz bertso eskoletako irakasleak arduratuko dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu