Bertso Udalekuetan izena emoteko epea edegi dabe

Bizkaie! 2025-03-05 11:00   Bertsolaritzea

Martiaren 16ra arte, hemen.

Udako planak egiteko garaia heldu da, halanda ze, dagoeneko bertso udalekuetan izena emoteko epea edegi dau Bertsozale Alkarteak. Beraz, martxan da izen-emotea hemen.

Lehenengo izen-emote epe horretan bertso eskoletako kideek edo gurasoren bat Bertsozale Alkarteko bazkide dabenek emon leikete izena; halanda ze, martiaren 16ra arte izango dabe horretarako tartea. Behin lehen epealdia amaituta, izen-emoteko bigarren txandea edegiko dabe martiaren 19an. Txandetan, ordena hartzen dabe kontuan; beraz, azkar ibili!

Urtero lez, aurtongo udalekuetan be lau txanda izango dira, edadearen arabera bananduta. Hemen txandei buruzko informazioa:

- Uitzi (Nafarroa): 2012-2013 urte bitartean jaioak.

  • Datak: garagarrilak 7 - 13.
  • Edadea: 12 - 13 urte.
  • Kuotea: 300 euro.

- Bidarrai (Baxenabarre): 2007-2009 urte bitartean jaioak.

  • Datak: garragarrilak 14 - 23.
  • Edadea: 16 - 18 urte.
  • Kuotea: 400 euro.

- Zuhatza (Araba): 2014-2016 urte bitartean jaioak.

  • Datak: garagarrilak 25 - 29.
  • Edadea: 9 - 11 urte.
  • Kuotea: 255 euro.

- Sarria (Araba): 2010-2011 urte bitartean jaioak.

  • Datak: garagarrilak 24-30.
  • Edadea: 14 - 15 urte.
  • Kuotea: 300 euro.

Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak babesten dabe Bertso Udalekuen egitasmoa. Horreezaz gan, Irizarren laguntzinoa dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu