Bigarren finalerdia Aramaion jokatuko da

Bizkaie! 2025-03-05 07:40   Bertsolaritzea

Martiaren 9an, Herri Eskolan.

Inkonstantinkoplan potoz poto (Gasteiz), Izena pentsau bida 2 (Aramaio), Pinto Pintto (Gasteiz) eta Txandrio (Arabar Errioxa) kantauko dabe domekan.

Arabar Errioxarrak eta Aramaioarrak ibiliko dira 12:00etan, 14:00etan bazkaria eta 16:30ean Gasteizkoen artekoa izango da. Bazkariko tiketak eskuratzeko azken eguna gaur, hilak 5, izango da, 23 euro eta 12 euro (18 urtetik beherakoek) www.bertsosarrerak.eus webgunean.

Ondorengo ariketa puntugarriak egin beharko ditue bertsolariek finalaurrekoan:

  • Taldekako agur kolektiboa.
  • Aurrekoak atzekoei. Talde bateko bat aurrean eta beste talde bateko atzeko hiruri. Aurrekoak 3 bertso eta atzekoek bertso bana.
  • Ofizinoka zortziko txikian hiruna bertso.
  • Talde bakotxak, bakarka lau oinak emonda bertso bi zortziko txikian.
  • Potokumeak. Gaia/objetua emonda, 8 puntuko bertso bat egin, talde bereko hiru kideren artean, bat kantuan eta oinak emoten.
  • Asmakizuna. Koplaka, taldeko 2k beste talde bateko bati Arabako pertsona/i/ herri/... (3 minutu).
  • Puntuka sei bertso zortziko txikian osotu arte taldeko kide guztiak librean. 

Urtarrilaren 22an hasi zan Arabako Bertso Kuadrillartekoa. Guztira, bat-bateko 14 taldek hartu dabe parte lehen fasean, lau astez 14 kuadrillako bertso egun atondu ditue. Bigarren fasean talde bakotxak finalerdi batean parte hartuko dau, lehen finalerdia Narbaizan jokatu zan, bigarrena izango da domeka honetan Aramaioko Herri Eskolean, martiaren 15ean Amurrioko Mendiko Eskolan eta azkena hilaren 23an Gillernako Txokoan.

Finalaurreko saio bakotxeko irabazleak izango dira Gasteizko finalean, apirilaren 5ean, abestuko dabenak. Egun horretan eguerditik ibiliko dira kantuan 4 taldeak Gasteizko kaleetatik, bazkaria eta ondoren bi onenen arteko finala jokatuko da. Puntuazino handiena lortzen dauena izango da 2025ko Arabako Kuadrilla artekoaren irabazle.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu