Lisabö taldeak birako azken kontzertua emongo dau

Bizkaie! 2025-03-04 12:33   Musikea

Martiaren 14an izango da, gaueko 21:00etan Gasteizeko Jimmy Jazz Aretoan.

Orain dala bederatzi urte hasitako zikloaren amaierea dogu. Aurreko birako amaieran Ivanek eta Josebak taldea itxi eta denporaldi batez Enekok taldeari agur esan eta bueltau zanean hasi genduana.

Lauko formatuan inprobisazinoan oinarritutako saioetan sortutako doinuakaz, azken disko bi honeetako irudia sortu genduan.

Ondokoa da taldeak zabaldu dauen testua:

Orain zazpi urte aurkeztutako Eta edertasunaren lorratzetan biluztu ginen diskoagaz hasi eta Lorategi izoztuan hezur huts bilakatu arte lanagaz amaitu.

Taldea oraindino osotu barik egoan denporaldi horretan Aidari esker grabautako diskoagaz hasi eta bira baten ondoren osotua egoanagaz grabau genduana.

Tolosako Bonberenean hasitako birearen amaierea Gasteizko Jimmy Jazzen ospatu eta era berean zikloa zarratuko dogu.

Lagunakaz konpartiduteko ospakizuna izango da, publikoan egongo diranakaz eta eszenatokian ondoan izango ditugunakaz.

Eskerrik asko urte honeetan guztietan gertu egon zarien eta lagundu deuskuzuen guztioi!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu