2025/04/04 19:00
Erandiotik Bilboko udaletxearen aurrealdera. | Lehiaketak43. Injineruak - Deusto Estropadea
Injineruak-Deusto estropadea apirilaren 4an, barikuan, egingo da. Halanda ze, uriko arraun talde enblematiko bien arteko lehia osasuntsuaz betetako jardunaldia izango da.
Aurton, burrukea inoiz baino biziagoa izango da. Injineruak, prestakuntza zorrotzagaz eta zehetasun guztiak optimizetako dauen trebetasunagaz, Deusturen kontra ibiliko da, haren indar geldituezinagaitik eta ganezka egiteko dauen pasinoagaitik ezaguna. Talde bien helburua da irabaztea.
Hitzordua Itsasadarrean izango da. Urteerea, barriz, 19:00retan Erandion.
Kontuak kontu, ezin bazarie Bilboko Udaletxeko zubiaren ondoko helmuga-eremura hurreratu zuzenekoa pantaila erraldoian ikusteko eta tripulazinoei harrerea egiteko, Estropadearen YouTubeko kanalean jarraitzeko aukerea dago hemen.

Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!