Eva Ferreira eta José Ignacio Goirigolzarri ama-aitabitxiak, 43. Injineruak-Deusto Estropadan

Bizkaie! 2025-03-18 08:58   Kirola

Martiaren 20an, 18:30ean, Bilboko Itsasmuseumen egingo da tripulazioen arteko erronkearen ekitaldia.

Estropadearen aurreko ekitaldi hau orain 30 urtetik egiten da, aurreko edizinoan irabazle izan ez zan tripulazinoak erronkea egitea: igaz irabazi zenduen baina erronkea egiten deutsuegu gauza bera egiten saiatzeko aurten ze ez dozue lortuko eta, duda barik, irabazi egingo zaituegu, aurreko mendeetan hain ohikoak izan ziran lehia historikoak gogoratuz.

Jai giroan baina erronkea egiteko asmoz, tripulazino bakotxeko ordezkari batek testu bat irakurriko dau bere asmoak azaltzeko. Aurten Injineruak taldeko batek irakurriko dau lehenengo, aurreko edizinoko irabazle izan ez zan tripulazinoaren izenean. Bere amabitxi Eva Ferreiraren laguntzea izango dau, estadistikako irakaslea eta Euskal Herriko Unibersidadeko errektorea 2021-2024 aldian.

Deustuk erronkea onartuko dau, enbidoari bildurrik barik eta Injineruek botatako arrauna jasoko dau tripulazinoko batek José Ignacio Goirigolzarri aitabitxiak lagunduta, Deusto Business Schooleko presidentea (DBS).

Erronkak irakurri ondoren, Eusko Jaurlaritzeak Errepublika garaian egindako pezeta biko txanpon bat aireratuko da. Aukeraketan asmetan dauenak estropadearen egunean, apirilaren 4an, zein kaletan ibiliko dan aukeratuko dau.

Arraun indoorreko probea

Zaleek giroa berotuko dabe arraun proba indoor bategaz. Bertan, erabat amateurrak diran zale bikote bi lehiatuko dira denporarik onena lortzeko, Bilboko Injinerutza Eskolea eta Deustuko Unibersidadea ordezkatuz. Holan, kirol honen gogortasunaren barri jaso eta euren taldearen garaipena estropadako emoitzearen aurreikuspena edo premonizioa izan daiten ahaleginduko dira.

Aita-amabitxien zerrendea 1998tik 2025era hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu