Lautadako '4 gara' taldeak irabazi dau lehen finalerdia

Bizkaie! 2025-03-03 07:40   Bertsolaritzea

Hurrengo finalerdia Aramaion izango da, hilaren 9an.

Kuadrilla eta lagun arteko giroa ez da falta izan Narbaizako Alkartean, Arabako Bertso Kuadrillarteko lehen finalerdian. Iluntzeko 20:00etatik aurrera bertsozaleek edegiak zituen Alkarteko ateak. Alkar agurtu, besarkatu eta talde, lagun eta zaleen arteko hartu-emonetarako tartea izan da lehenik eta 21:00etan Kuadrillarteko afaria.

Afalostean emon jako hasierea saioari: Bañera F.T (Aramaio, Gorbeialdea) taldearen izenean Martin Abarrategi, Danel Herrarte, Jokin Onaindia eta Xabi Igoa ibili dira bertsotan; Ganbarakoak (Añana) taldearen izenean Oihane Perea, Mikel Asurmendi, Josu Ordoñez eta Izar Mendiguren; eta, 4gara (Lautada) taldean, barriz, Aitor Najera, Jon Ruiz de Pinedo, Beñat Cano, Oier Arbina eta Markel Yoller.

Gai-jartzaile lanetan Bañera F.T. taldeko Ane Arexolaleiba ibili da. Saioa 4 epailek balorau dabe: 4gara taldeko Egoitz Iradier, Ganbarakoak taldeko Ruben Sanchez, Bañera F.T. taldeko Txomin Elorza eta Arabako Bertsozale Alkartearen izenean Ekaitz Elorriaga.

Talde bakotxaren agur kolektiboaren ondoren, bertsolariek hainbat ariketa kolektibotan ibili dira: atzekoak aurrekoari, ofiziotan 8ko txikian, 4 oinak, potokumeak, asmakizunak koplaka eta puntuka librean.

Epaimahaiak erabagita 4 gara taldea izango da finalean.

Hurrengo hiru asteburutan jokatuko dira beste finalaurreko biak, Aramaion, Amurrion eta Gillernan. Saio horreetan talde bana sailkatuko da, izan be, 4 taldeen artean jokatuko da goizean zehar eta bazkalostean goizean sailkatutako talde biren arteko finala.

Sarrerak eskuragarri dagoz hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu