'Izan zaitez erlezain'

Bizkaie! 2025-02-28 13:34   Euskerea berbagai

Seaskako erleek bizirik eta lanean jarraitzeko Erlezainak behar ditue.

20.000 erle espezie ei dagoz munduan eta horreen artean geure-geurea dogu Erle Baltza. Erleek alkarregaz egiten dabe lan, komunidadean bizi dira eta berebiziko garrantzia dabe ekosisteman; esaten da erleak desagertuko balira, munduak lau urte gehiago baino ez leukela iraungo. Gure komunidadeagaz bardin jazoten da: Seaskako komunidadea behar beharrezkoa da euskereak bizirik iraun daian Euskal Herriko txoko honetan, bai eta euskalduntzeagaz jarraitzeko be. Baina Seaska osotzen dogun erleak (guraso, irakasle, langile, ume, gazte...) bizirik eta lanean jarraitzeko Erlezainak behar ditugu.

Erlezain bakotxak 10 eurotako ekarpena egin eta trukean erlea jasoko dau etxean, jagon eta babestu daian. Erlezain egiteko Herri Urratseko webgunean sartu behar da eta kanpaina honetarako sortu dogun atalean datuak emon eta ordainketea egin. Ostean etxean jasoko dabe pina Erlezainek.

Webguneaz gan ikastola eta jai ezbardinetan Erlezain egiteko mahaiak be jarriko ditue eta alkarteren bat prest balego kanpainan laguntzeko aukerea izango leuke mahaiak jarteko eta erlezainak batzeko, horretarako nahikoa litzateke geugaz kontaktuan jartea eta materiala bialduko geunskio.

Apustu eta erronka zaleak gara Euskal Herrian eta 5.000 Erlezain lortzeko apustua jarten deutsagu herri honi. Apustu eta behar handiak izanik, erlauntzak lurralde osoan jarri eta indartu nahi ditugu eta horretarako babesa beharrezkoa da, euskal jentarte guztiarena. Hori dala eta Erlezain egiteko deia egiten deutsuegu.

Ikastolak lurralde osoan zabaldu eta indartzea da asmoa eta horretarako babesa behar dogu, Euskal jentarte guztiarena; horregaitik Erlezain egiteko deia egiten deutsuegu, gure aurtengo lemea erabiliz: Elgarrekin indartsuagoak gara egin zaitez Erlezain.

Ez ahaztu, Elgarrekin goiburupean, 42. Herri Urrats Senperen izango da maiatzaren 11n.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu