Isabel Herguerak egin dau 86. Musika Hamabostaldiko kartela

Bizkaie! 2025-02-28 09:48   Musikea

Jaialdia abuztuaren 1etik 29ra arte izango da.

Isabel Herguerak (Donostia, 1961) egin dau 86. Musika Hamabostaldiko kartela. Jaialdia, abuztuaren 1etik 29ra arte izango da. Zine zuzendaria eta animazino-produktore aitzindaria da ordenagailu bidezko animazinoan eta ikus-entzunezko instalazinoak egiten. 80ko hamarkadean ekin eutson ibilbideari, bideoartea ardatz hartuta, gero animazinoa deskubridu eban eta laurogeita hamarreko hamarkadatik diziplina horretan dabil lanean.

Isabel Herguerak oso presente izan dau haren autobiografia. Horrek pisu handia izan dau kartelaren motiboaren aukeraketean: Donostiak niretzat oso esanahi sakona dau, hori ikusarazoteko Kursaaleko zubiko kale-argiak jartea okurridu jatan. Grosekoa naz, beraz, Jose Aranak diseinautako kale-argiak betidanik egon dira nire bizitzean. Kale-argi horreek eta zubia, El Sueño de la Sultana obrean be agertu dira.

Kartelerako erabilitako teknikeari jagokonez, Isabelek multiplanoa hartu dau oinarritzat, animazinoan bezela: hainbat maila sortu ditut kale-argiekaz, horreek hainbat posizinotan jarrita.

Kartela diseinadutearen esperientziari buruz, Isabelek ondokoa deutso: beti egin izan ditut filmetako kartelak, baina inoiz ez dot eduki irudi bakar batean kontzeptua definiduteko plazera. Ideia topau eta funzionetan dauela ikustean, plazar hutsa izan da.

Isabel Herguerarentzat Hamabostaldiak haren bizitzean dauen presentzia etenbakoa da: oso txikitatik hazi naz Hamabostaldiagaz, betidanik. Gogoan dauzkat, esaterako, Karmeldarren Komentuan (Santa Teresa) egindako kontzertu zoragarriak.

Herguerak lehenengo aldiz egin dau Musika Hamabostaldiko kartela, beraz, jaialdiko irudi ofiziala diseinau daben euskal sortzaileen zerrendean sartu da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu