'Lurraren herritmoa' goiburupean dator Euskal Herria Zuzenean
2025-02-28 09:05 MusikeaArberatzen (Nafarroa Beherea) izango da bagilaren 27tik 29ra.

Hemengo (h)erritmotik eregiten da EHZ. Lurra danon ondasuna dan neurrian, EHZk be holan izan nahi dau, herri batez osotua eta herriaren erritmoak markauta, produktu kultural merkantilizatuen erritmo frenetiko eta esponentzialetatik kanpo.
Arrosatik Arberatzera, belaunaldiz belaunaldi milaka laguntzailek landatu dabe EHZ, alkar trukea, auzolana eta autogestinoa oinarri hartuta. Lurraren (h)erritmoari esker ereingo dogu Euskal Herria Zuzenean.
Arlo musikarai jagokonez, Ahuen, Marte Lasarte, Wizard, Radio Byzance eta Maskak taldeak iragarri ditue eta Cie Choari eta Queer Falafel artistak be Arberatzen izango dira baina segurutik talde gehiago batuko dira kartelera.
Hiru egunetarako sarrerak (43 euroan) gaurtik aurrera erosi daitekez hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!