Hitzetik Hortzera eta Biba Zuek!
2025-02-28 07:50 BertsolaritzeaMaddalen Arzallus eta Xabier Sukia aurkezleak izango dira protagonistak.

ETB1eko Biba Zuek! saioak 1000 programa egingo ditu martian eta ospakizun berezi horren aurretik saioaren barruko hartu-emonak ezagutu nahi izan ditue Hitzetik Hortzeran. Beraz, Miramongo egoitzean izan da Mirari Martiarena Maddalen Arzallus eta Xabier Sukia aurkezleak alkarrizketetan.
Bosgarren denporaldia dabe Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak Biba Zuek! saioko aurkezle bezela. Arratsaldero ordu bitan Euskal Herriko lagun ugari alkarrizketetan ditue eta horren atzean dagoan lanaz egingo dabe berba. Nabaria da aurkezle bien arteko kimika pantailan eta alkarregaz bizitako momentu bereziak gogorarazako ditue.
Programean bertsolaritzeak dauen presentziari buruz be ibiliko dira. Adibide batzuk emotearren, programea hasteko bertso bat kantetan dabe edo kolaboratzaileen artean ditue Amaia Agirre eta Andoni Egaña bertsolariak; lehen, baita Xabier Amuriza be. Maddalen Arzallus eta Xabier Sukiak bertsolaritzeagaz ditue hartu-emonei buruz berba egiteko tartea be hartuko dabe.
Iruñeko eta Usurbileko bertsoaldiak
Betiko lez, betsoaldiez disfrutetako aukerea be izango da. Alde batetik, Usurbilgo Aginaga auzoan bertso afariko Eleiza Zaharrean kantautako bertsoak izango dira. Hain izan ziran Andoni Egaña, Julio Soto eta Nerea Elustondo. Alberto Pikabea izan zan gai-jartzailea.
Beste alde batetik, Iruñeko Bertsoaro jaialdiko bertsoaldiak be eskainiko ditue. Maialen Belarra gai-jartzaileak gidatu eban saioa eta bertsotan ibili ziran Alaia Martin, Amets Arzallus, Aroa Arrizubieta, Julio Soto, Sarai Robles eta Xabat Illarregi.
Hitzetik Hortzera: zapatuan, 21:00etan, ETB1en.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!