Narbaizan jokatuko da Kuadrillartekoan lehen finalerdia
2025-02-27 13:13 BertsolaritzeaBihar, hilak 28, Narbaizako Alkartean.

4 gara (Lautada), Bañera F.T. (Aramaio, Gorbeialdea) eta Ganbarakoak (Añana) taldeak izango dira aurrez aurre barikuan Arabako Bertso Kuadrilla arteko Txapelketan. Gaueko 22:30ean hasiko da saioa, Narbaizako Alkartean. Aurretik, afaria atondu dabe, 21:00etan.
Bertsolariek, ondoko ariketak egin beharko ditue finalaurrekoan:
- Taldekako agur kolektiboa.
- Aurrekoak atzekoei. Ak Bri, Bk Dri eta Dk Ari. A taldeko batek B taldeko hiruri. B taldeko batek D taldeko 3ri, D taldeko batek A taldeko 3ri. Aurrekoak 3 bertso eta atzekoek bertso bana.
- B taldeko batek, A eta D taldeko banagaz ofizioka zortziko txikian hiruna bertso.
- Talde bakotxak, bakarka lau oinak emonda bertso bi zortziko txikian. Dk Bri, Ak Dri eta Bk Ari.
- Potokumeak. Gaia/objetua emonda, 8 puntuko bertsoa egin, talde bereko hiru kideren artean, bat kantuan eta oinak emoten bi.
- Asmakizuna. Koplaka, taldeko 2k beste taldeko bati personai/Arabako herri/... (3 minutu).
- Puntuka sei bertso zortziko txikian osotu arte taldeko kide guztiak librean.
Urtarrilaren 22an hasi zan Arabako Bertso Kuadrillartekoa. Guztira, bat-bateko 14 taldek hartu dabe parte lehen fasean, lau astez 14 kuadrillako bertso egun atondu ditue. Bigarren fasean talde bakotxak finalerdi batean parte hartuko dau: lehen finalerdia, Narbaizan jokatuko da; bigarrena, datorren zapatuan Aramaioko herri eskolan; martiaren 15ean Amurrioko Mendiko eskolan; eta, azkena martiaren 23an Gillernako txokoan.
Finalaurreko saio bakotxeko irabazleak izango dira Gasteizko finalean, apirilaren 5ean, abestuko dabenak. Egun horretan eguerditik ibiliko dira kantuan 4 taldeak Gasteizko kaleetatik, bazkaria eta ondoren finala jokatuko da. Puntuazino handiena lortzen dauena izango da 2025ko Arabako Kuadrilla artekoaren irabazle.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!