Errobi BBK Bilbao Music Legends Festen izango da

Bizkaie! 2025-02-27 12:23   Musikea

Eguneko sarrerak salgai jarri ditue hemen.

BBK Bilbao Music Legends Fest, BBK Banku Fundazinoak eta Bilboko Udalak babestua eta Dekker Eventsek atonduta, bagilaren 13an eta 14an izango da Bilbao Arenan. Jaialdia ezinbesteko hitzordu bihurtu finkau da, milaka bisitari erakarriz eta uriko musikea eta turismo-sektorea dinamizetan lagunduz.

Lehen eguneko izar nagusia, Estaduan kontzertu bakarra eskainiko dauana, Blue Öyster Cult mitikoa izango da. Bost hamarkada baino gehiagoko ibilbideagaz, talde horrek rockaren historian errastu ezabatuezina itxi dau, (Don't Fear) The Reaper, Burnin’ for You eta Godzilla lako abestiakaz. Horrezaz gan, barikuko programazinoa ondoko artista honeek beteko dabe: Lita Ford, Samantha Fish eta Sex Museum.

Bagilaren 14an, zapatuan, barriz, jaialdiak rock progresiboaren, hard rockaren, psikodeliaren eta bluesaren erreferenteak batuko ditu agertokian. Protagonista nagusia Alan Parsons Live Project izango da, britaniar musikari, produktore eta soinu-injinerua. Pink Floyden The Dark Side of the Moon eta The Beatlesen Abbey Road eta Let It Be lako disko ospetsuetan egindako lanagaitik da ezaguna. The Dead Daisies talde australiarra be berton izango da, talde bikainagaz: Dough Aldrich (Whitesnake, Dio), John Corabi (Motley Crue, Angora), David Lowy (Red Phoenix), Michael Devin (Whitesnake, From the Earth), Tommy Clufetos (Ozzy Osbourne, Alice Coooper).

Horrezaz gan, Eric Bibb newyorktarra eta Errobi, rock euskalduneko talde esanguratsunetako bat izango dira. Euskal taldearen errepertorioak publikoa hunkitu dau, jaialdiko momentu berezienetako bat izanez.

Voodoo Child: Tokiko talentua, protagonistea

Voodoo Child agertokian (Bilbao Arenako kanpoko zabalgunean), tokiko talentua izango dira; barikuan, Colajets, Head Holes eta Sonic Trash; eta, zapatuan, barriz, Los Retros, The Cherry Boppers eta Ziraun.

Sarrerak

Eguneko sarrerak gaur, zezeilak 27, eguena, jarri dira salgai, 75 euroan. Egun biko bonuak be erosi daitekez hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu