Jagoba eta Eiderren single barria da 'Argiak Itzaltzean'
2025-02-27 09:13 MusikeaLetragilea Jagoba Mendizabal izan da.

Kantuak joandako denporetako bateren bategaz topo egiteak eta dana aldatu dala ikusteak sortzen dituan sentimenduak jorratzen ditu. Aldi berean, oztopo edo traba horreek gainditzeko itxaropen mezua emoten deutso entzuleari.
Argiak Itzaltzean kantuak Jagobaren pop-rock estiloa eta Eiderren ahots gozoa nahasten ditu. Gitarra soinuen laguntzaz, berbakaz identifikauta sentiduteko aukerea eskaintzen deutse antzeko esperientziak bizi izan dituenei. Nostalgia eta itxaropena lako emozinoak pop rockaren bitartez landu ditue.
Single honegaz, Balaunkara batu da goraka doan Jagoba artistea
Musikariak sekulako eragina izan dau 2024ko azken hilebeteetan Hazas abeslariagaz batera egindako lanakaitik, batez be, Tik Tok lako sare sozialetan. 2025an euskal panoramea astinduko dauen musika barria eskaintzeko prest dago.
Diskoa
- Konpositoreak: Jagoba Mendizabal, Beñat Bobillo, Oihan Agirretxe eta Eider Saez.
- Letragilea: Jagoba Mendizabal.
- Produktorea: Jurgi Taboada.
Bideoa
- Produktorea: Jurgi Taboada.
- Letragilea: Jagoba Mendizabal
- Konpositoreak: Jagoba Mendizábal, Beñat Bobillo, Oihan Agirretxe eta Eider Saez.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!