Donostian egun parebakoa pasetako proposamenak

Bizkaie! 2025-02-26 13:44   Ibilian-ibilian

Eskaintza ugari dituan uria da.

Herri kirolari edota kirolzalez betetako herri asko dagoz munduan, baina, seguru antzean, zerrendea egitekotan, Donostia horreen artean egongo litzateke. Sekulakoa da zenbat kirol praktiketan diran berton; bakotxak bere lekua topauko dau eta ganera, ondoizateari eta bizi-kalidadeari aparteko garrantzia emoten jake. Holan, ez da kasualidadea urian dagoan eskaintzea: batez be, gastronomia eta kafetegi aldetik. Nire bigarren etxea dala esango neuke, Zarautzegaz batera.  

Jakin badakit astean zehar gatxa izaten dala plan bat egitea, baina, barikua egun onena izaten da, zapatu goizagaz batera. Zapatu arratsaldean eta domekan, barriz, jentez ganezka egoten da. Halanda be, ordu tarte batzuetan lasaiago egoteko aukerea be badago. Horrezaz gan, eguraldiak zeresan handia dauka, izan be, eguzkiak urteten dauanean karramarroak bezela urtetan dogu kalera. Ganera, uriak kolore berezia izaten dau egun horreetan. Ikaragarria da.
 
Aurreko artikuluren bat irakurri ezkero, badakizue Donostitik pasetan dan Done Jakue ibilbidea nire gustokuena dala. Beraz, barriro be, gomendauko deutsuet: Hondarribitik hasita edo Pasaiatik etorrita, Grosera ata Zurriolara bajau; Kontxa eta Ondarretatik aurrera eginez, Igeldora igon ta hortik Zarautzera. Horrezaz gan, errepidetik egiteko ibilbide polita dago, uriko hiru hondartzak alkartzen dituan lasterketa ezaguna, hain zuzen be. Hirugarren eta azken gomendioa, baita errepidetik egitekoa be, Donostiako hiru mendi ezagunak pasetan dituana; Igeldotik Ondarretara, Urgulletik Alde Zaharrera; eta, Uliako Grosetik Saguesera. Hiruretatik ikus daitekezan ikuspegiak sekulakoak dira. Ganera, denporea izan ezkero, Aiako hatxetara joateko aukerea dogu, Donostitik ikusten diranak.

Plan horreen aurretik kafea hartzea beharrezkoa da, beraz, ondoko gomendio honeek emongo deutsuedaz: kafea hartzeko, Simona Taberna, izan be, leku parebakoa da, groseko zubiaren ondoan eta Maria Cristina hotelaren aurrean, ateak edegitean oporretako sensazinoa emoten deuskuna; bestalde, Antiguora bidean, BB Kafe, Etna Kafe eta Somos izenekoak gomendauko nituan. Mokautxoao, pintxoak eta behar badozuez joan zaiteze Sport Taberna eta Fermin Calberton kaleko tabernatara, oso ondo dagoz; halanda be, portuan dagoan tabernea gomendagarria da, baita ensaladak jateko Grosean dagoan Enxalao jatetxea be.

Eguna amaitzeko, Saguesen Zurriolako olatuak lasai-lasai ikustea edo Ondarretako ezkerraldean sortzen diran olatuak ikustea kriston planak dira, baita ugarteak eskaitzen dauen bistetaz disfrutetea be. Edonon, era batera edo bestera, uriaz disfrutetako aukerea dago. Txokoak eta uneak topetea da kakoa, esaterako, Urgulleko Polvorinen. Beraz, disfrutau!

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu