Bilbao Blues Festivalek beste 9 talde erakarri ditu
2025-02-26 11:04 MusikeaBesteak beste, Sweet Marta & The Blues Shakers eta Martín Burguez & His Rhythm Combo.

Nazioarteko erreferentziazko ekitaldi hau, Bilboko Udalak sustatua, garagarrilaren 25, 26 eta 27an izango da. Doban.
Mississippi Queen and The Wet Dogs talde bilbotarrak garagarrilaren 25ean, barikuan, Bilbao Blues Festival Jaialdiaren laugarren edizinoari ekingo deutso; entzun taldearen I found a love.
Aurten, honako kontzertu honeek izango dira: The Kings of Blues, Blackburn Brothers, Delanie Pickering, Terrence Simien, Vanessa Collier, Ray Collin’s Hot Club eta Chicago Blues Summer Tour taldearena. Danak, Arenaleko agertoki nagusian agertuko dira.
Artista bikain horreek Jimmie Vaughan (Texas, 1951) bluesaren ikonoagaz bat egiten dabe, ibilbideagaitik lehiaketearen saria jasoko dauena eta Estaduan emongo dauen kontzertu bakarra Bilbon izango da.
Swett Maria eta Martin Burguez
Jaialdiaren bigarren eszenatokian, Arenaleko Kioskoan, joko dabe Delanie Pickering, Martín Burguez eta Sweet Martak. Martin Burguez & His Rhythm Combo seikoteak, Uruguaiko abeslari eta gitarristeak gidatuta, bere ikuskizun elektrizatzailea dau bereizgarri. Bertan, Rhythm & Blueseko klasikoak eta abesti originalak berpizten ditu, 40ko eta 50eko hamarkadetako musikearen herentzia erakargarriagaz.
Bestalde, Marta Suñé Sweet Marta & The Blues Shakers laukotearen burua da. Musika talde hau 2013an sortu zan eta Estaduko blues eszenako harmonizista bakarrak ospe handiko musikariak ditu alboan: Johnny Bigstone gitarristea, Little Jordi bajistea eta Homero Tolosa bateria.
Nazinoarteko autortzea dauen erakundea
Jaialdiaren erakunde babesleak, Crazy Blues, musika genero hau bultzatzen daben nazioarteko sari nagusiak jaso ditu: BBSA saria sustatzaile onenari (Blues Behind the Scenes Award), 2019an European Blues Unionek Azoresen emondakoa eta Nazinoarteko jaialdi baten atontzaile onenaren K.B.A. saria (Keeping the Blues Alive) 2015ean, munduko autorpenik handiena izanez eta Memphisko Blues Foundationek emona.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!