'Ekaitza', Herenegun taldearen 3. diskoaren aurrerapena
2025-02-25 12:42 MusikeaUdagoienean argitaratuko dabe diskoa.

2025 honetan erritmo eta estilo garaikideak jorratzen dituan lan bategaz datoz, udagoienean argitaratuko dana. Lan honen aurrerapenak dira Ekaitza, zezeilean argitaratuko dana, eta Minutu Bat, apirilean
argitaratuko dana. Proiektu honetan argi islatzen da taldekideek sortze prozesuan zein arlo personalean izandako garapena, hau guztia Borja Antón produktorearen esku-hartzeaz.
Kantua taldearen hirugarren diskoaren aurrerapena da. Garaikideagoa dan soinuari eta tono melankolikoari eutsiz, geroz eta ziurbakotasun handiagoko mundu eta etorkizun baten aurrean sortzen dan kezkea transmitidu nahi dau abestiak.
Herenegun Donostiako Antiguo auzoan jaiotako musika taldea da. Bederatzi taldekide dira eta Ska, Reggae eta Rock erritmoak nahasten ditu, abesti alai eta jantzagarriak eginez. Beraz, umore ona eta jaia dau oinarri, disfrutau eta disfrutarazoteko asmoz. Orain 10 urte sortua izan bazan be, 2020. urtean kaleratu eben lehenengo diskoa, Zer Dakarren, hain zuzen be. Zortzi kantu batu zituen eta gozetako erritmoz betetako diskoa dela esan daiteke. 2023 amaieran aukeztu eben bigarren diskoa Bi Mundu izenekoa (7 abesti).
Entzun Ekaitza kantua gaur, hilak 25, arratsaldeko 20:00etatik aurrera.
Aiora Enparantza eta Miren Arrieta.
Bideoa
- Zuzendariak: Aitor Erkizia eta Mikel Zubillaga.
- Edizinoa eta koloreak: Mikel Zubillaga.
- Aktoreak: Aiora Enparantza eta Miren Arrieta.
- Portadea: Joseba Mitxelena.
Musikea
- Abestia: Herenegun taldea.
- Produkzinoa: Borja Antón.
- Grabaketa: Haritz Harreguy (Higain Estudioa),
- Masterra: Victor García.
Esker bereziak Kattalin eta Antxon Lurdes eta Mikeli; Belea taberna, Olatz, Jokin, Naia eta Ander; eta Mauka Musikagintza.
Kontzertuak
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!