Musika-Musica jaialdiak 'Degli affetti proibiti' produkzino propioa estreinauko dau

Bizkaie! 2025-02-25 12:29   Musikea

Martiaren 8an eta 9an, Euskalduna Jauregiko 0C Aretoan.

Badator 24. Musika-Musica jaialdia. Bilboko Udalak atonduta, Musika eta emozinoak goirupean, jaialdiak barrikuntzak ekarriko ditu Euskalduna Jauregiko eszenatokietara, martiaren 7tik 9ra arte.

Martiaren 8an, zapatua, eta 9an, domeka, 0C aretoan, Degli affetti proibiti gala lirikoaren estreinaldia izango da. Jaialdiaren berezko produkzinoa, emakume konpositore eta ahots isilduen akorduan izango da. Ensemble Galdos, Ivan Martinen zuzendaripean eta Beatriz Oleaga mezzosopranoa izango dira protagonistak. Eszenaratzeaz, Naiara Beistegui arduratuko da. Ikuskizunaz disfrutau nahi dabenek hiru saio izango ditue: zapatuan, 13:00etan eta 18:15ean; eta domekan, 18:00etan.

Bestalde, baita martiaren 9an be, Euskaldunako Auditorioan, Nafarroako Orkestra Sinfonikoa, Perry So zuzendariaren eskutik, Kukai Jantza Taldeagaz batera ibiliko da, Ludwig van Beethovenen Prometeoren izakiak aurkeztuz. Musikea eta mobimendua buztartuko dituan kontzertua izango da.

Sarrerak

Sarrerak Euskalduna Jauregiko leihatilan eta webgunean, musika-musica.bilbao.eus webgunean eta Arriaga Antzokiko leihatilan (inaugurazino-kontzerturako soilik) egongo dira eskuragarri.

Prezioak ondoko honeek dira:

  • Arriaga Antzokia eta Euskalduna Jauregiko Auditoriuma: 15 euro.
  • 0B aretoa: 12 euro.
  • 0D, 0A, eta 0C aretoak: 9 euro.
  • Kioskoa: 4 euro.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu