Arabako talde 2, Bizkaiko 5 eta Gipuzkoako bat
2025-02-24 08:20 KultureaHorrexek izan dira irabazleak 16. First Lego League Euskadi Torneoan.

XVI. First Lego League Euskadi programan finala izan da Bilbo, Donostia, Arrasate eta Gasteizen, eta, beste behin, dibersioa eta jakintza zientifiko-teknologikoa nagusitu dira egoitza guztietan. Deustoko Unibersidadeak, Mondragon Unibersidadeak eta Euskal Herriko Unibersidadeak, Innobasque, Barrikuntzearen Euskal Agentziagaz alkarlanean atondutako torneoan 60 ikastetxetako 1.300 ikasle batu dira, 170 taldetan banatuta¡ (107 talde Challenge kategorian eta 63 talde Explore kategorian), zientziaren eta teknologiaren hitzordu handi honegaz bat eginik.
Aurtengo erronkea ozeanoen esplorazinoa izan da. Holan, erronka horretatik abiatuta, STEAM hezkuntzako erreferentziazko programa honek ikerktearen mundura bultzatu ditu gazteak, idea baten hainbat aldaera ikertu, probak egin, baztertu beharrekoak baztertu, balio dabenak balioztatu, aldaketak egin eta beren ondorioak atara deiezan. Aurtengo gaiari buruzko barrikuntza-proiektu bat aurkezteaz gan, denporaldi honetan parte hartu dabe 2800 ikasleek taldean egin dabe lan, eta robot bat diseinau, eregi eta programau dabe; eta robot horrek ahalik eta misino gehien gainditzen saiatu behar izan dau finalean, beste robotakaz lehian.
Aurten irabazi daben zortzi taldeek Espainiako finalean hartuko dabe parte martiaren 29an, Ferrolen (Galizia). Han, beren barrikuntza-proiektuak aurkeztu eta lantalde irabazleen robotek lehian jardungo dabe Houstonen (AEB) egingo dan munduko finalerako txartela lortzeko. Apirilaren 16tik 19ra izango da mundu mailako final hori. Ondokoak izan dira talde irabazleak: TUP, Errekatxokoa, Barakaldo; Sanfitek, San Fidel, Gernika; Bermi Bot, Sagrado Corazón, Bermeo; Lizeo Bots, Santo Tomas Lizeoa, Donostia; Tecnodiver de Berrio -Otxoa, Bilbo; JM Bilbo (Jesus Maria, Bilbo), Legokide (Urkide, Gasteiz) eta Tecno Botsen (Tecnoclub Elburgo, Araba), talde osoenak eta barritzaileenak.
Lankidetza-sarea
Atontzaileek torneo honetan lagundu daben 400 boluntarioen parte-hartzea eskertu dabe, eurek barik ezingo baitzan egin, baita babesleen konpromisoa be. Aurten Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, Zientzia, Unibersidadeak eta Barrikuntza Sailak, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiek, Ingeniera Soy Alkarteak babestu eta lagundu dabe ekimena. First Lego League Euskadi bereizten dauen balio garrantzitsuenetako bat bisita eta tailerren programea da, bakarra Estaduan; igazko abenduan eta aurtengo urtarrilean egin dira bisita eta tailer horreek. Aurten, 16 ikastetxetako 427 ikaslek hartu dabe parte programa aitzindari honetan eta aurtengo erronkeagaz zerikusia daben 6 euskal entitade bisitau ditue.
First Lego League Euskadi
Danetara, 101 ikastetxek, 1.932 taldek, 18.800 ikaslek, 1.500 boluntariok eta 63 entitade laguntzailek hartu dabe parte. Gainera, denpora honetan guztian 137 tailer eta bisita atondu dira edizino bakotxeko erronkeari loturik.
Hamasei urte honeetan, First Lego League Euskadi STEAM Hezkuntzako (zientzia, teknologia, injinerutzea, arteak eta matematika, ingelesezko siglen arabera) erreferentziazko programa lez sendotu da Euskadin eta Estaduan.
Datuak egoitzearen arabera
- Deustoko Unibersidadean, Bilbon, Bizkaia osoko 20 ikastetxek hartu dabe parte ekitaldi honetan, 46 taldetan banatuta (27 Challenge + 19 Explore).
- Deustoko Unibersidaeeko Donostiako campusean, barriz, 14 ikastetxetako (Bizkaiko 5 eta Gipuzkoako 9) 46 taldek hartu dabe parte (27 Challenge + 19 Explore).
- Mondragon Unibersidadeko Iturripeko campusean, Bizkaiko eta Gipuzkoako 13 ikastetxetako 43 talde ibili dira lehian (26 Challenge + 17 Explore).
- EHUren Gasteizko egoitzan Arabako eta Bizkaiko 13 ikastetxetako 38 talde ibili dira (27 Challenge + 11 Explore).
Erakundeen presentzia
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua, Begoña Pedrosa, Gasteizko egoitzan izan da aurkeztutako lanak bertatik bertara eta lehen eskutik ezagutzen. Erakunde babesleetako beste hainbat ordezkari be izan dira: Ixone Fernandez de Labastida, EHUko Arabako Campuseko erretoreordea; Saray Zárate Fernández de Landa, Arabako Foru Aldundiko Ekonomiaren Garapen eta Jasangarritasuneko foru diputadua; Amaia Esquisabel, Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibersidade eta Barrikuntza Saileko Politika Zientifikoko zuzendaria; Maialen Agirre, Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibersidade eta Barrikuntza Saileko Barrikuntza zuzendaria; Zuriñe Elordi, Gasteizko Udaleko Kultura eta Hezkuntza zinegotzia; Urtza Garay, EHUko Graduko eta Eraldaketa Digitaleko erretoreordea; Ainhoa Berasaluze, EHUko Graduondoko eta Ikasketa Iraunkorreko erretoreordea; Maite Fuentes, EHUko Graduondoko eta Ikasketa Iraunkorreko dekanordea; Leire Bilbao, Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziako zuzendari nagusia; Arantxa Ibáñez de Opacua, Vital Fundazinoko zuzendaria; Gotzone Heriz, Auslaneko gerentea eta Unai Zabala, Basque Research and Technology Alliance – BRTA erakundeko komunikazino teknikaria.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!