Kaleko Ikusikun Onenaren saria irabazteko hautagaia da 'Welcome & Sorry', Ganso&Cíarena

Bizkaie! 2025-02-21 10:11   Kulturea

486 ikuskizunetatik 179 hautatu ditue Arte Eszenikoen 28. Max Sarietarako.

Guztiak lehiatuko dira Iruñeko Gayarre Antzokian bagilaren 16an amaituko dan 28. edizinoan aurreikusitako 20 kategorietako batean. Ana Maestrojuán antzerkigile, zuzendari eta produktorea hautatu dau Max Sarien Batzordeak Nafarroako uriburuko Gayarre Antzokian egingo dan Arte Eszenikoen Max Sarien 28. edizinoko galea zuzentzeko. SGAEk atonduta, Iruñeko Udalaren laguntzeagaz, bertoko Antzerki eta Jantzako profesionalen talentua suspertu eta saritzea dabe helburu, denporaldiko ikuskizunak hauspotzeaz gan. Iruñeko Arte Eszenikoen 28. Max Sariek Kultura eta Kirol Ministeritzearen, Arte Eszenikoen eta Musikearen Institutu Nazionalaren (INAEM), Nafarroako Gobernuaren eta Eulen taldearen laguntzea dabe. Ospakizuna Espainiako Telebistaren La 2 katearen bidez emongo da, RTVEren Nazinoarteko kanalaren bidez eta RTVE Play bidez be, streamingean hain zuzen be.

Lehen fase honetako batzorde hautatzailea bost lurralde-epaimahaik osotu dabe (Madrilek bi, Kataluniak bat eta erkidego bik) eta Batzorde Atontzaileak izentau ditu. Hautaketaren lehen fasearen ondoren, lurralde-epaimahaietako bost presidente eta Arte Eszenikoetako bost persona ezagun dituan epaimahai batek erabagiko ditu Iruña-Iruña Arte Eszenikoen Max Sarien 28. edizinoko finalistak.

Hiru sari berezi

Arte Eszenikoen sari famatuenek 28 urteko ibilbidea egin dabe, 20 kategoriari eta hiru sari bereziri eutsiz: Ohorezko Max Saria, bere ekarpenagaitik eta lanbidearen alde egindakoagaitik persona baten ibilbidea bereiziko dauena; Ikuslegoren Max Saria, hau da, publikoaren txalo zaparrada eta ikusleen babes handiena lortuko dauen ikuskizunari emongo jakona (areto eta antzerkigunetako ikuslego datuetan oinarrituta); eta, Max Sari Afizionatua edo Izakera Sozialekoa. Azken honek integrazinoaren eta gizarte-proiekzinoaren aldeko egitasmuak batzen ditu, baita sektorean ekarpen bikaina egiten daben konpainia zaletuak be.

Max Sariak

SGAE Fundazinoak 1998tik atondu ditu Max Sariak. Sagarrak Joan Brossa olerkari eta artista plastikoak (Bartzelona-1919/1999) sortutako diseinuari erantzuten deutso, izan be, gerraosteko artearen talde barritzaileetako baten bultzatzailea da Espainian. Sariak, dagoeneko, urte honeetan guztietan Estaduko arte eszenikoen arloko aintzatespenik zabalena dira. Arte Eszenikoen Max Sariek jarraitzaile gehiago lortu ditue eta era guztietako talde edo konpainien interesa piztu dabe. 2024ko Tenerifeko azken abagunerako, 527 izen-emote erregistratu ziaran, bigarren zifrarik altuena.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu